Luis I.a Borboi-Condékoa
Luis I.a Borboi-Condékoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vendôme, 1530eko maiatzaren 7a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Jarnac, 1569ko martxoaren 13a (38 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa: guduan hila |
Hiltzailea | Joseph-François de Montesquiou (en) |
Familia | |
Aita | Charles, Duke of Vendôme |
Ama | Françoise d'Alençon |
Ezkontidea(k) | Eléanore de Roye (en) (1551 (egutegi gregorianoa) - Francoise d'Orléans-Longueville (en) (1565eko azaroaren 8a (egutegi gregorianoa) - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Leinua | Borboi leinua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantses ertaina |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta militarra |
Gradua | jeneral |
Luis I.a Borboikoa (Vendôme, 1530eko maiatzak 7 – Jarnac, 1569ko martxoak 13), Condéko printzea, Borboi etxeko odolezko printzea izan zen, Frantziako lehenbiziko hiru erlijio gerretako buruzagi higanot garrantzitsuena, eta Borboi-Condé etxearen sortzailea.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vendômeko dukea Karlos Borboikoaren bosgarren semea zen, eta Antonio Borboikoaren, Nafarroako erregina Joana III.a Albretekoaren senarraren, anaia.
Gerora, bere iloba Henrike IV.a Frantziakoa bihurtuko zen, Antonio Borboikoaren eta Joana III.a Albretekoaren semea, alegia.
Frantziako armadako jeneral zelarik, Luis Borboikoak Espainiaren aurka borrokatu zuen Metzeko (1552) eta San Quintingo (1557) guduetan. Protestante bihurtu ondoren, Amboiseko konjurazioan sartua egon zen, 1560an. Borboi etxeak eta buruzagi higanotek amaraundutako konspirazio honen helburua Frantzisko II.a Frantziakoa errege gaztea bahitzea zen, katoliko sutsuak eta erregeordetzaren jabe ziren Guisetarrei boterea kentzeko. Planak huts egin zuen eta higanoten aurkako sarraski bat izan zuen ondorio.
Frantziako Erlijio Gerretan higanoten buru izan zen eta 1562an Dreuxen harrapatua izan zen. Frantzisko Guisakoa Orleansen erahila izan ondoren, Katalina Medici erreginak bakea lortu nahi izan zuen. Luis Condékoak eta Anne Montmorencykoak izan zuten negoziazioen ardura. 1563ko martxoan erreginak Amboiseko bakea sinatu zuen, halako tolerantzia erlijiosoa ekarri zuena[1]. Baina tolerantzia honek ez zuen askorik iraun eta 1567an hautsi zen. Luis Borboikoa, Jarnaceko guduan erahila izan zen, 1569an.
Ezkontzak eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1551ko ekainaren 22an, Éléonore de Roye-rekin (1536-1564) ezkondu zen. Seme-alabak:
- Henrike I.a Borboi-Condékoa (1552-1588)
- Frantzisko I.a Contikoa (1558-1614)
- Karlos Borboikoa (1562-1594), Ruango kardenal-artzapezpikua
- Alargundu ondoren, Françoise d'Orléans-Longueville-rekin ezkondu zen 1565eko azaroaren 8an. Seme-alabak:
- Karlos Borboi-Soissonsekoa (1566–1612)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis I.a Borboi-Condékoa |
- (Ingelesez) Louis de Bourbon 1.Prince de Condé Genealogics.org webgunean
Aurrekoa Titulu sortu berria |
Condéko printzea 1546-1569 |
Ondorengoa Henrike I.a Borboi-Condékoa |