Edukira joan

Lugal-zage-si

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lugalzagesi» orritik birbideratua)
Lugal-zage-si
monarka

- Sargon Akadekoa
gobernadore

Bizitza
HeriotzaK.a. 2335
Jarduerak
Jardueraksubiranoa eta monarka

Lugal-Zage-Si (sumerreraz: 𒈗𒍠𒄄𒋛LUGAL.ZAG.GI4.SI; baita Lugalzaggesi, Lugalzagesi edo Lugal-Zaggisi ere; K.a. 2350-K.a. 2318 gutxi gora-behera), Lagashetik gertu zegoen Umma hiri mesopotamiarreko erregea izan zen, Lagashen etsai porrokatua zena.

K.a. XXIV. mendean, Lagasheko Eannatumek, Umma hiria garaitu eta menderatu zuen. Garaipen hau da Putreen garaitarrean agertzen dena.

Tronuratu zenean, Lugal-Zage-Sik bere armada antolatu zuen eta Eannatumen ondorengo zen Urukagina garaitu zuen, Lagashen nagusitasunarekin amaitu eta bere ondarean sartuz. Ondoren, Kish hiri garrantzitsua hartu zuen, eta, honen jarraian, Nippur, Larsa, Ur eta gainontzeko sumertar hiriak erori ziren, Urukera iritsi zen arte, non Urukeko III. dinastia sortu zuen (dinastia honetako ordezkari bakarra delarik). Titulu mordoa bildu zuen sumertar hirietatik igarotzean, "Enlilen ensia" Nippurren, "Uturen Gobernaria Urren, "Anuren apaiza" Uruken eta beste hainbat.

Baina, lortutakoekin ez zen konforme geratu, eta, ondorioz, iparraldera joan zen, Isin, Adab eta Mari hartu eta Mediterraneora iritsiz. Mesopotamia osoa bere mende hartu zuen, eta, horregatik, erakargarria iruditu zitzaion sumertar hiri-estatuen tradizioa ezabatu eta lehen inperioa ezartzeko ideia. Baina erdialdeko herrialdean, beste errege handi bat agertuko zen: Sargon Akadekoa, Sargon Handia ere deitua (Lugal-Zage-Sik bezala, tronua errege legitimo bati usurpatu ziona), 34 gudu eta 3 setioren ondoren garaituko zuena, preso eramanez Nippurreko Enlilen tenplura.


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.