Lucila Gamero
Lucila Gamero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Danlí, 1873ko ekainaren 12a |
Herrialdea | Honduras |
Heriotza | Tegucigalpa, 1964ko urtarrilaren 23a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, sufragettea, idazlea, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta medikua |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Lucila Gamero Moncada (Danlí, 1873ko ekainaren 12a – San Pedro Sula, 1964ko urtarrilaren 23a) mediku, zirujau eta Hondurasko emakume idazle aitzindaria zen.[1] Hondurasko feminismoaren sustatzailetzat ere hartzen da. [2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Manuel de Adalid Gamero Idíaquez doktorea eta Camila Moncada Lazo izan zituen guraso.
Guatemalako Unibertsitatean ikasi nahi bazuen ere, debekatu egin zioten. Hala ere, Hondurasen egin zituen ikasketak, eta 1924an mediku eta zirujau diploma lortu zituen, Hondurasko Unibertsitate Nazional Autonomoan. 1924an, Danliko ospitaleko zuzendaria izan zen, eta osasun-aholkulari gisa ere aritu zen.
Bere obra literarioak eleberri hispanoamerikarraren erromantizismo berantiarra hartzen du; maitasuna eta familia dira bere gai nagusiak. Blanca Olmedo (1908) da bere eleberririk ezagunena.[3]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Besteak obra batzuen artean hurrengo eleberri hauek idatzi zituen:
- Amelia Montiel (1892)
- Adriana y Margarita (1893)
- Páginas del corazón (1897)
- Blanca Olmedo (1908)
- Betina (1941)
- Aída, novela regional (1948)
- Amor exótico (1954)
- La secretaria (1954)
- El dolor de amar (1955)