Edukira joan

Listu-guruin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Listu-guruin
Xehetasunak
Kokapenaoral cavity (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezglandulae salivariae
MeSHA10.336.779 eta A14.549.760 A03.556.500.760, A10.336.779 eta A14.549.760
TAA05.1.02.002 eta A05.1.02.013
FMA9597 95971, 9597
Terminologia anatomikoa

Listu-guruinak edo txistu guruinak ugaztunetan, txistua edo listua sortzen duten guruin exokrinoak dira. Listua, kolorerik gabeko likido urtsu edo likatsua da. Egunean zehar, gutxi gora-behera, litro bat listu sortzen da. Proteina, glukoproteina, karbono hidrato eta elektrolito nahasketa bat da, eta leukozitoak eta epitelio zelula deskamatuak ditu. Listu guruin handiak, hiru guruin bikoitiz ordezkatuak daude: mihipeko guruinak, aho barneko ehun konektiboan aurkitzen direnak, parotida guruinak eta guruin azpimaxilarrak, ahotik kanpo aurkitzen direnak.

  • Guruin serotsuek, soilik guruin zelula serotsuak dituzte, eta ptialina duen listu fluidoa jariatzen dute.
  • Guruin likatsuek soilik guruin zelula mukitsuak dituzte.
  • Guruin mistoek zelula likatsu eta serotsuak dituzte, jariakina likatsua da, eta muzina eta ditu.

Zelula mioepitelialak, ahoko listu-guruin guztietan daude, eta guruin zelulen eta lamina basalaren artean daude. Zelula zapalak dira.

Listu-guruin nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Parotida papila haur batean

Listu-guruin nagusiak (bikoitiak), parotida guruinak, submaxilarrak eta mihipekoak dira.

Soilik serotsua den guruin hodiazinotsu bat da. Gizakian, tamaina handienekoa da. Ehun konektibozko estalki sendo batekin inguratua dago, nondik, berau lobulu finetan banatzen duen guruin barnera ehun konektibozko trenkadak abiatzen diren. Jariatze hodi nagusia, Stenon hodia edo parotidarra, goikaldeko bigarren haginaren inguruan amaitzen da.

Azino serotsuz osatua dago %90ean, eta, gainontzekoa, azino mistoak dira. Hodi nagusiak, mihi harian amaitzen dira.

Mihipeko guruina, tubuloazinar mistoa da, baina gehixeago mukitsua. Zelula serotsu urriak, ilargierdi eran daude zelula mukitsuen inguruan (Ganuzziren ilargi erdiak); eduki serotsuak mukitsua inguratzen du. Ehun konektibozko estalkia ez dago oso garatua. 10 edo 12 jariatze hodi daude, horietatik garrantzitsuena, Bartholinena deritzona, ahoaren zoruan amaitzen da.

Sakontzeko, irakurri: «Listu»

Listuaren osagaien funtzioak honako hauek dira:

1) Proteikoak:

  • Muzina: boloa lubrifikatzeaz arduratzen da.
  • Lisozima: entzima proteolitikoa da, patogenoaren aurkako babesa burutuko du.
  • Laktoferrina: burdina lotu eta garraiatuko du.
  • Hortzen esmaltea babesteko entzimak.

2) Elektrolitoak: bikarbonatoa eta potasioa batez ere dira nagusi, sodio eta kloruro baititu listuak.

Listuaren ekoizpena bi alditan emango da:

1. Azino aldia: azinoetan ematen da. Sortzen den listua primarioa izango da, batez ere osagai proteikoa izango duena. Elektrolitoen kontzentrazioari dagokionez likido estrazelularraren antzeko konposaketa izango du. Listu primitibo hau listu bideetara pasatuko da 2. aldia emateko.

2. Listu bide aldia: listuaren konposaketa ionikoan aldaketan emango dira:

  • Sodio/Potasio ATPasa-ren ekintzaren ondorioz listuan karga positibo bat galduko da. Honela hau konpensatzeko Cl- pasiboki birxurgatuko da.

Listuaren konpozisioa ekoizpen abiaduraren menpe egongo da. Listu beharra handia bada ekoizpen abiadura igoko da, honela listua azkar igaroko da hodietatik eta ioien garraioa emateko denbora gutxi egongo da. Honela listuaren ioi konpozisioa az da asko aldatuko listu primitiboarekin alderatuz gero.

Listuaren funtzioari dagokionez, honako hauek dira:

  • Patogenoen aurkako babesa: honetarako lisozimak eta ptizianoatoa beharrezkoa izango da. Lisozimak horma apurtuko du ptizianoatoaren sarrera erraztuz, honela honek patogenoaren suntsipena burutuko du.
  • pH mantentzea: bikarbonatoari esker listuaren pHa baxua izango da. Honela elikagai azidoak sartzerakoan neutralizatuak izango dira bikarbonatoaren bidez.
  • Elikagai boloa labainkor bihurtu: muzinari esker emango da eta ondorioz errazago ireitsiko da.
  • Irensteko prozesua erraztu: muzinari esker.

Listu kantitatearen erregulazioa burutzeko listu guruinen erregulazioa burutu beharko da. Hauen erregulazioa nerbiosoa izango da, nerbio sistema autonomoaren zuntz parasinpatikoek burututakoa. Hau nerbio sistema periferikoaren atala da, honela hau estimulatzeko edo inhibitzeko aginduak tronkoentzefaloan kokatutako listu guneetatik irtengo dira eta listu bolumena eta konposaketa kontrolatuko dute. Hau burutzeko informazio sentsoriala jaso behar izango dute, ukipen eta dastamen informazioa.

Era berean listu guneek nerbio sistema zentraleko hipotalamoko jangura guneak aginduak jasoko dituzte. Eta jangura gune hauek garun azal edo kortexetik dastamen eta usaimen informazioa jasoko dituzte aldi berean. Honela aginduaren garraioa honako hau da: garun azala (kortex) → hipotalamoko jangura guneak → tronkoentzefaloko listu guneak → listu guruinak. Hala ere, nahiz eta goi mailako informazioa jaso ahal izan, listu guruinen erregulatzaile nagusiena listu guneak dira.

Sialadeniti kroniko baten mikrografia linfozitoen infiltrazio eta fibobri nabarmenarekin

Listu guruinetako gaixotasun ohikoenak aipagarrienak honakoak dira:

  • Parotiditisa: parotida guruinen infekzioa da, normalean biak batera ematen direlarik. Infekzio biriko baten ondorioz hantura eta edema eman daiteke. Hau sarriago ematen da umeetan, hala ere, helduetan ere ematen da. Infekzioa benetan arriskutsua izan daiteke beste leku batzuetara hedatzen denean.

Hauetaz gain guruin nagusien hipertrofia, alkoholismoa, amiloidosia, sarkoidosia, mixedema, linfomak eta loditasuna bezalako gaixotasunetan ikus daiteke, eta, noiz behinka, baita uremian ere. Beste gaixotasun batzuk, honako hauek dira:

Minbiziarekin zerikusirik ez duten hanturak, zantzurik gabeak izan daitezke, eta guruin ehunaren hanturagatik bereizten dira, hiperplasia adenomatoide deritzenak. Guruinen pisua 14 eta 15 gramo artekoa da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]