Le Règne animal
Le Règne animal 2023ko Thomas Cailley frantziar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantzian gaixotasun bat zabaltzen ari da. Genetikoki aldaketak eragiten dituen gaixotasun bat da, ez dakite nola zabaltzen den, eta batzuei bakarrik eragiten die. Gaixotasun horrek mutazioak dakartza, pertsonak gizakien eta animalien arteko izaki bihurtzen dituzten mutazioak. Aldaketa horiek motel gertatzen dira, eta ezin dira aurreikusi: pertsona bati lumak irtengo zaizkio, haren besoak poliki-poliki hego bilakatzen diren bitartean; beste bati ezkatak azalduko zaizkio gorputzean, eta suge baten antzera irristatzen amaituko du.[1]
Egoera kaotiko horretan, lasaitasuna mantentzen saiatzen ari dira François eta bere 16 urteko seme Emile. Ez da gauza erraza, ez baitakite mutazioak nondik datozen, kutsakorrak diren eta izaki berri horiek arriskutsuak ote diren. Aita-semeak Frantzia hegoaldera joan berri dira bizitzera; izan ere, Lana, Emilen ama, kutsatuta dago, eta hormigoiz inguratutako zona batera eraman dute; François, hartz basati bat bilakatzen ari den emaztearengandik gertu egon nahi duela-eta, haren atzetik joan da.[1]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Romain Duris : François
- Paul Kircher : Emile
- Adèle Exarchopoulos : Julia
- Tom Mercier : Fix
- Billie Blain : Nina
- Saadia Bentaïeb : Naïma
- Xavier Aubert : Jacques
- Gabriel Caballero : Victor
- Iliana Khelifa : Maëlle
- Paul Muguruza : Jordan
- Nathalie Richard : Pr Valérie Beaudouin[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Gizakiak eta gizaki ez diren horiek» Berria 2023-10-14 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ (Frantsesez) «Tout le casting du film Le Règne animal» AlloCine.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |