Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Zer da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ChatGPT OpenAIk garatutako programa informatiko bat da. Erabiltzaileekin elkarrizketak egiten ditu eta erantzunak sortzen ditu testu-formatu batean. GPT (Generative Pre-trained Transformer) arkitekturan oinarritutako hizkuntza-eredua da.
Nola sortu zen?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Duela aspaldi, talde handi batek teknologia berri bat sortzea pentsatu zuen eta ideia artatik jaio zen Open Al.
Talde horretan zientzialaria eta ikertzaileak zeuden, eta guztiak ados zeuden gauza batekin: makina batek hizkuntzan hitz egin eta lagundu egin behar zuela!
Horrela, ikertzen eta makina sortzen hasi ziren, hitz egiteko eta laguntzeko balioko zuena. Izan ere, dena sortu arte, gaur egun ezagutzen dugun ChatGPT urrats asko pasa izan zituen.
Nola eraldatu da denboran zehar?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]OpenAI-k 2018an hasi zuen GPT izeneko proiektua, lehenengo GPT-1 eta GPT-2 makinak garatuz, testuak idazteko eta hizkuntza ulertzeko gaitasunak zituena. 2020an, GPT-3 makina handia eta indartsua aurkeztu zen, testu gehiago eta kalitate hobean idazteko gai zena, eta euskaraz ere laguntza ematen hasi zen. 2022an, ChatGPT aurkeztu zen, GPT-3-ren hobekuntza bat, jendearekin elkarrizketak eta laguntza emateko gai zena. 2023an, GPT-4 makina indartsuagoa iritsi zen, irudiak ulertzeko eta hizkuntza gehiago erabiltzeko ahalmenarekin. Gaur egun, ChatGPT mundu osoko erabiltzaileen laguntzaile da, euskaraz ere, eta etorkizunean gero eta indartsuago eta lagungarriagoa izango dela espero da. Hala ere, garrantzitsua da ulertzea ChatGPTk ez duela kontzientziarik, ereduetan oinarritutako erantzunak sortzen dituela.
Nola lagundu dezake?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskoletan
Arlo ezberdinetan laguntza eskaintzeko gai da, matematika, zientzia edo historia bezalako arloetan. Ikasleek galdera ezberdinak egiten dituzte eta ChatGPT-k erantzunak azkar emateko ahalmena du. Erantzuna ulertzen ez bada, beste era batean azaltzeko gaitasuna du, hitzak eta modua aldatuz.
Eguneroko bizitzan
Erabiltzaileak jolasteko, liburu, filma, telesail... gomendioak eskatzeko eta errezetak azaltzeko erabiltzen dute. Beste nabigatzaile batean horrelako bilketetan denbora eman beharrean, ChatGPT-ren bidez zalantza guztiek erantzun azkarra dute, erabiltzaileei lana azkartuz.
Zeintzuk dira bere mugak?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta aplikazio honek zalantza asko argitu, ez dauka gai guztientzako eta galdera guztientzako erantzunik eta akatsak egin ditzakeela garbi izan behar dugu. Gainera, ez ditu benetako sentimendurik edo esperientziarik, ez da pertsona, baina informazioa emateko gai da.
ChatGPT laguntzaile bat dela argi izan behar dugu, eta helburua jendeak galdetutako galderak erantzutea eta ikaskuntzan laguntzea da. Horrela, pertsonek egunerokotasunean izan ditzaketen zalantza, kontsulta edo galdera ezberdinak argitzeko lagungarria izan daiteke.
Zeintzuk dira gehien egiten dizkioten galderak?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zer zara, robot bat? Ez, ez naiz robot bat. Programa bat naiz, eta hizkuntzaren bidez laguntzen dut."
- Zeri buruz dakizu? Hainbat gaiei buruz hitz egin dezaket: matematika, zientzia, historia, jolasak, liburuak eta abar."