Lankide:Mijailtaleuskaldun
Mikhail Tal (letonieraz: Mihails Tāls; errusieraz: Михаил Нехемьевич Таль; Riga, 1936ko azaroaren 9a - 1992ko ekainaren 28a) letoniar xake jokalaria, Nazioarteko Maisu Handia eta Munduko Xake Txapelduna izan zen.
Xakearen historian izan den jokalari argi eta intuitiboenetako bat da. Talen kalkuluen sakontasunari eta erasoen edertasunari esker, jokalari handienetakotzat hartu izan da. Hala ere, ez zuen lortu Bobby Fischer garaitzea. 1960an munduko txapeldun izan zen, Botvinnik garaitzean, baina Botvinnik beraren aurka galdu zuen titulua hurrengo urtean. Osasun arazoak zirela-eta, gero eta txapelketa gutxiagotan parte hartu zuen, baina nabarmen erakutsiz bere xakerako gaitasunak berdin-berdin jarraitzen zutela. Ondoren, munduko jokalari onenen analista izan zen.
Sei aldiz irabazi zuen SESBeko Xake Txapelketa, 1957, 1958, 1967, 1972, 1974 eta 1978an.
Orain, bere arima sarean ibiltzen ari da eta Wikipedian zehar ibiltzen ari da euskerazko artikuluak editatzen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mijailtaleuskaldun |
- (Ingelesez) Chessgames
Aurrekoa Mikhail Botvinnik |
Munduko Xake Txapelduna 1960-1961 |
Ondorengoa Mikhail Botvinnik |