Edukira joan

Lamuza jauregia

Koordenatuak: 43°08′N 2°58′W / 43.14°N 2.96°W / 43.14; -2.96
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lamuza jauregia
Fitxategi:Parque de Lamuza, Llodio (1).jpg
Lamuza parkea eta jauregia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaAraba
Koordenatuak43°08′N 2°58′W / 43.14°N 2.96°W / 43.14; -2.96
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1876
JabeaArabako Foru Aldundia
Arkitektura
ArkitektoaFrancisco de Cubas (mul) Itzuli
Estiloaarkitektura barrokoa

Lamuza jauregia Arabako Laudio udalerrian dagoen jauregi bat da. Gaur egun kultur-etxea da.

Lamuza parkean dago, Lamuza Kalearen 5. zenbakian.

XVIII. mendean barroko estiloan eraiki zen. XIX. mendean zehar eklektizista eta erregionalista estiloko Francisco Cubas González-Montes, Francisco Mendoza Cubas eta Luis Landetxo Jordan Urries arkitektoek burututako hiru handitze izan zituen.

Lamuza jauregia 94.490 m²-ko lorategiz inguratutako 7784 m²-ko azalera duen eraikina da. Bere jatorria, 1876an, Lamuza jauregia edo oinetxea Laudiorekin familia lotura zuen eta Urkixoko lehenbiziko markesa zen Estanislao Urkixo Landaluzek (Murga, Araba, 1816ko maiatzaren 7a - Madril, 1889ko apirilaren 30a, Madril) udaldietarako bere egoitza izateko erosi zuenean du.

Jatorrizko eraikinak oinplano laukizuzenaz eta behe-solairu, solairu nagusia eta ganbaraz osatua dago — guztira 332 m² eta 72 dezimetroko azalera gehituz—, XVIII. mendean Orueko maiorazgoak barroko estiloan altxatu zuen, fatxadako elementu apaingarri bakar bezala balkoiak ezarriak dauden mentsulak, burdin landuko heldulekuak eta sendiaren armarria ditu, azken hau gerora Udalerriaren armarriz ordezkatu zena. Harlanduz eginiriko horma sendo eta izkinarriz eraikia dago, jatorriz «ukilua edo zalditegia, arkupea, bi upategi, gela nagusia, otoiztegia eta ganberaz» osatua zegoen, egitura haritz egurrezkoa zelarik.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba