Lady Ganga
Lady Ganga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Michele Frazier, Michele Lenore Frazier |
Jaiotza | Alexandria, 1966ko urriaren 6a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Albuquerque, 2012ko otsailaren 5a (45 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: umetoki lepoko minbizia |
Jarduerak | |
Jarduerak | surflaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | budismoa |
ladyganga.org |
Michele Lenore Frazier (1966ko urriaren 6a - 2012ko otsailaren 5a), Lady Ganga izenez ere ezaguna, estatubatuarra, munduko errekorra ezarri zuen arrauneko surfean, Indiako Ganges ibaian zehar 100 km arraunean egitean[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ruth eta Kendrick Frazier izan zituen gurasoak. Baldwin Virginian hazi zen, Christopher neba zaharrenarekin batera, familia Albuquerquera bizitzera joan zen arte. Bere aitaren esanetan, Michelek beti maite izan zuen ura eta kayak irakasle eta ibai gidari bihurtu zen Bravo ibaian.[2][3]
Frazierrek 19 urte zituenean, Indiara joateko lain diru aurreztu zuen zapatak garbitzen Country herriko tabernetan. Budismoa deskubritu zuen bidaian. Umetoki-lepoko minbizia diagnostikatu zioten 2011n. Dirua biltzea eta umetoki-lepoko minbiziaren, giza papilomaren birusak eragindako infekzioaren eta VPHaren aurkako txertoaren inguruko kontzientzia sortzea zuen helburu.[4]
2016an, Lady Ganga filmak Nazioarteko Flickers Sari Humanitarioa jaso zuen Rhode Islandeko Nazioarteko Zinema Jaialdian.[5]
Bizitza pribatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Michele Fraizer bi aldiz ezkondu zen; bi seme-alaba izan zituen lehen senarrarekin, eta seme bat bigarrenarekin. Coloradon bizi zen bigarren senarrarekin, eta gero Albuquerquera itzuli zen 2009an, paramediku lanetan. Bidaia planen arabera bere ilearen kolorea aldatzeagatik zen ezaguna. Espainiara, Frantziara eta Marokora joan zenean, ilea beltzez tindatu zuen, eta Indiara egin zuen azken bidaiarako, ilehoria aukeratu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Tumba. Find a Grave. .
- ↑ abqjournal. (2012). Michele Baldwin: Cancer Fighter Found Peace on Water. .
- ↑ indianexpress. (25 de noviembre de 2011). Rafting trainer paddles through the Ganges for cancer awareness. .
- ↑ thegardenisland. Just call me Lady Ganga. .
- ↑ film. (2016). 2016 Film Festival Award Winners Announced. .