Edukira joan

Kriskitin-suge

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kriskitin-suge
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
FamiliaViperidae
GeneroaCrotalus
Espeziea Crotalus durissus
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Eguneko zikloacathemeral (en) Itzuli

Kriskitin-sugeek (Crotalus durissus) oso pozoitsuak diren Amerikako Crotalinae subfamilia osatzen dute. Bi generotakoak dira, Crotalus eta Sistrurus. Suge hauek bereizgarria bat dute: beroari sentsitiboa den sakonune bat begi bakoitzaren aurrean, bai egunez eta bai gauez odol beroko animaliak aurkitzeko ahalmena ematen diena.

Hogeita hamar espezie inguru daude, eta beste subespezie asko. Izen hori ematen zaie isatsean duten kriskitin edo kaskabiloa mugitzen dutelako mehatxatuta sentitzen direnean. Soinu horrekin, ondoko animaliak arriskuaz ohartzen dira.

Elikatzeko, karraskari eta beste animalia txiki batzuk ehizatzen dituzte. Beren letagin pozoitsuak erabiltzen dituzte horretarako. Pozoiak oso azkar zorabiatu edota akabatu egiten du ehizakia. Batzuetan, animalia handiagoak direnean, berehala hiltzen ez direnez, haien atzetik ibiltzen dira hiltzen diren arte.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.