Khana
Khana edo Terqa, Maritik 60 kilometro iparmendebaldera zegoen hiri-estatu bat zen. K.a. 1830 inguruan, jada bazuen nolabaiteko boterea, eta bere lurraldea hedatu zuen. Kasitarrek bereganatu zuten K.a. 1729an, eta, Marirekin batera, Khanako erresuma eratu zuten, Babiloniaren hainako garrantzia zuena. Khanako errege batek (beharbada Tiptazkik), hititei, Babilonia konkistatzen lagundu zien K.a. 1594an. Honen ondorengo izan zen Agum II.ak (iloba bat, Ur Zigurumashen semea) "Khanako eta kasitarren erregea, Almaneko erregea (Dijala ibaiaren iturburu inguruan dagoen egungo Kholwab) Gutium edo gutitarren erregea, Akadeko erregea eta Babiloniako erregea" tituluak izan zituen. Azkenik, kasitarrek, Babilonia domeinatzen amaitu zuten K.a. 1570 inguruan.
Erregeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ilakabkabuhu, K.a. 1830
- Yadikh Abu, K.a. 1721
- Gandash, K.a. 1720 (lehen errege kasitarra)
- Agum I.a, K.a. 1700
- Kashtiliash I.a, K.a. 1675
- Kashtiliash II.a, K.a. 1660
- Abirattash, K.a. 1640
- Ur Zigurumash, K.a. 1625
- Kharbashikhu, K.a. 1610
- Tiptakzi, K.a. 1600
- Agum II.a, K.a. 1580
- Gutxi gora behera K.a. 1570etik, Babilonia izango da kasitar domeinuen erdigunea.