Edukira joan

Kerman Lejarraga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kerman Lejarraga
Bizitza
JaiotzaMorga1992ko otsailaren 19a (32 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria
Altuera175 zentimetro

Kerman Lejarraga Arana (Morga, Bizkaia, 1992ko otsailaren 19a - ) Euskal Herriko boxeolari profesionala izan zen. 2013. urtean jauzia eman zuen profesionaltasunera Bilboko La Casilla areto zaharrean eta ordutik erretiroa artu arte bere errekor profesionala honakoa izan zen: 34-3-0. Alegia 37 borroketatik 34 irabazi zituen eta soilik 3 galdu. Bere 34 garaipenetatik 26 KO bidezkoak izan ziren.

WBAko welter pisuko nazioarteko titulua edo garaikurra nahiko gazte irabazi zuen, 2016-ean, 24 urte zituela. Hura izan zen maila profesionalean bere lehenengo titulua.

Europako (EBU) txapelduna izan zen bi aldiz welter pisuan (2018. urtean lortuta bere lehenengo Europako EBU gerrikoa). David Avanesyan izan zen Kerman Lejarraga bere karrera profesionalean mendean hartu zuen lehena (2019. urtean), eta beraz, bere 27-0-0 zein menderatu gabeko errekor garbia hautsi zuena.

2019. urtean, Avanesyaren aurkako borroka eta aste gutxira, superwelter pisura igo zen eta orduz geroztik superwelter pisuan aritu zen. 2021-eko irailaren 11-an pisu horretako Europako (EBU) titulua irabazi zuen Dylan Charrat boxeolari frantziarraren aurka. Titulu berri honekin Kerman Euskal Herriko boxeo historiara pasa zen, pisu maila ezberdinetan (welter eta superwelter) Europako titulua irabazten zuen lehenengo euskal boxeolaria izanik.

2021-ko abenduak 3-an, Bilbao Arenan, bertan borrokatu barik 2 urte pasa ondoren, superwelter-ko bigarren EBU titulua irabazi zuen defentsa boluntario batean. Modu horretan, historiara pasa zen beste arlo batean ere, EBU Europako titulu gehien irabazi zuen euskal boxeolaria bilakatu zen Kerman, lau gerrikoekin (bi defentsekin). 2022ko maiatzean egin zuen bere profesional mailako azken borroka, James Metcalf ingelesaren aurka, borroka hau puntuetara galdu zuen eta bere karrera profesional osoan galdutako hirugarren borroka izan zen.

2023an boxeoari agur esan zion 31 urterekin.

Boxeo estiloa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kerman Lejarraga boxeolari ortodoxoa izan zen, jotzea asko gustatzen zitzaion boxeoa zuen, oldarkorra eta erasokorra. Boxeolari erasotzailea zen, oso jo indartsua zuen eta beti ere aurrera egiten zuen ring gainean, bere estatistikek erakusten duten KO bidez irabazitako kopurua horren adierazle garbia da. Irabazitako borroka guztien %76 bide azkarretik izan zen, puntuetara iritsi gabe.

Jab edo ezker zuzen oso ahaltsua zuen, distantzia hartzeko erabili beharrean mina eragiten zuen horietakoa. Jab intimidagarriaz gain ezker gantxo birrintzailea zuen, bere KO bidezko garaipen asko gibel aldean eta gorputzan emandako ezker gantxoaren bidez lortu zituen.

Entrenatzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txutxi Del Valle izan da bere karrera profesionalean denbora gehien egondako entrenatzailea. Profesional mailan hasi zenetik (2013) 2021. urtera arte bere ring bazterrean egon zen entrenatzaile lanak egiten, 8 urte luzez. 2021. urteko udaran Ibon Larrinaga boxeolari prefesional eta entrenatzaileak hartu zituen Kermanen entrenatzaile ardurak, eta berarekin irabazi zuen Europako superwelter EBU titulua eta gerrikoa.

Kerman bere erretiro profesionalerako borroka bat egitekotan zegoen 2023an, milaka pertsonen aurrean agur esateko. Borroka horretarako Vyacheslav Senchenko izan zen bere entrenatzailea, baina azkenengo momentuan bere etsaiak borrokari ezetz esan eta bertan behera geratu zen borroka. Handik gutxira publikoki iragarri zuen erretiratzen zela.

Taldea eta Gimnasioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kerman Bilbon dagoen Mampo Gym gimnasioan eta Faduran entrenatzen zuen. MGZ boxing promotions-ekin eman zuen bere karreraren zatirik handiena. Entrenatzaile eta prestatzaile taldea aldatu zuenetik aurrera bere babesle nagusia ere aldatu zuen. "Boxing Management" izan zen geroztik bere babesle edo bultzatzaile nagusia. Honekin batera [1] Lou Di Bella bultzatzaileak ere eraman zuen denbora batez bere karrera Ameriketan, harekin Ameriketan borrokak egiteko kontratu bat sinatu ostean.

2018. urtean Basque Team fundazioan ere sartu zen, Euskal Herriko goi mailako kirolariak batzen eta bultzatzen dituen fundazioan.

Welter pisuan urte luzez borrokatu ostean 2019. urtean superwelter pisura igo zen, pisu horretan mantendu zen erretiroa hartu arte.

  • 2013-2019: Welter (-66,7 kg)
  • 2019-2023: Superwelter (-69,9 kg)

Borroka eta borrokaren prestakuntza garaitik at, bere pisu normal eta naturalean, 80-84 kg artean mugitzen zela esan zuen elkarrizketa batzuetan, beraz welterren lehiatzeko 15 kg inguru jaitsi behar zituen aste gutxitan eta superwelterren 10 kg inguru.

Beste kirolak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kerman Lejarraga txikitatik hasi zen borroka-kirolak praktikatzen, boxeora saltoa eman aurretik judoa eta kick-boxinga praktikatzen egon zen. Kick-boxinga praktikatzen ari zela bere ukabilkaden ahalmena ikusita boxeora jauzia ematea erabaki zuen.

Futbolzale eta Athleticzale sutsua da, bere tatuajeak eta ringera askotan Athleticeko elastikoarekin igotzea horren erakusle dira.

Erretiroa ostean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kerman, ring-a albo batera utzi ostean boxeoari lotuta jarraituko zuela iragarri zuen. Boxeo sustatzaile lanetan dabil orain eta boxeo gimnasio propio bat du, KL Box izena duena.

  • Munduko Boxeo Elkarteko (WBA) welter pisuko nazioarteko gerrikoa: 3 aldiz
  • Espainiako welter pisuko gerrikoa: 1 aldiz
  • Europako (EBU) welter pisuko gerrikoa: 2 aldiz
  • Munduko boxeo kontseiluko latindar superwelter pisuko gerrikoa: 1 aldiz
  • Europako (EBU) superwelter pisuko gerrikoa: 2 aldiz

Errekor profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
37 borroka 34 irabazi 3 galdu
KO bidez 26 2
Erabaki bidez 8 1
Berdindu 0
Emaitza Mota Aurkaria Data Lekua Informazioa
Galdu UD James Metcalf 2022-05-20 Bilbao Arena, Bilbo Superwelter pisuko WBA titulu kontinentala
Irabazi KO Jack Flatley 2021-12-03 Bilbao Arena, Bilbo Europako (EBU) Superwelter pisuko titulua
Irabazi TD Dylan Charrat 2021-09-11 Vall d'Hebrongo Olinpiar Pabiloia, Bartzelona Europako (EBU) Superwelter pisuko titulua
Irabazi TKO Jez Smith 2021-04-23 Vall d'Hebrongo Olinpiar Pabiloia, Bartzelona
Irabazi UD Tyrone Nurse 2020-08-08 Puerto Banús-eko zezen plaza, Marbella
Irabazi UD Jose de Jesus Macias 2020-02-29 Nafarroa Arena, Iruñea
Irabazi KO Anderson Clayton 2019-11-30 Vall d'Hebrongo Olinpiar Pabiloia, Bartzelona
Galdu TKO David Avanesyan 2019-09-28 Bilbao Arena, Bilbo Europako (EBU) Welter pisuko titulua
Irabazi KO Luis Solis 2019-06-08 Bilbao Arena, Bilbo Munduko boxeo kontseiluko superwelter pisu latindarra
Galdu TKO David Avanesyan 2019-03-30 Bilbao Arena, Bilbo Europako (EBU) Welter pisuko titulua
Irabazi KO Frankie Gavin 2018-11-17 Bilbao Exhibition Centre, Barakaldo Europako (EBU) Welter pisuko titulua
Irabazi TKO Johnny Navarrete 2018-08-04 Palacio de Congresos, Marbella
Irabazi TKO Bradley Skeete 2018-04-28 Bilbao Arena, Bilbo Europako (EBU) Welter pisuko titulua
Irabazi UD José del Río 2017-11-11 Bilbao Arena, Bilbo Espainiako Welter pisuko titulua
Irabazi TKO Azael Cosio 2017-07-15 Castro Uridaleseko udal kirol aretoa, Castro Urdiales
Irabazi TKO José Antonio Abreu 2017-06-09 Turning Stone Resort & Casino, Verona (AEB)
Irabazi KO Krisztian Santa 2017-04-15 San Pedro Alcántarako kirol jauregia, San Pedro Alcántara
Irabazi RTD Gabor Gorbics 2017-03-11 Bizkaia frontoia, Bilbo
Irabazi TKO Jesús Gurrola 2016-12-17 Bizkaia frontoia, Bilbo Munduko Boxeo Elkarteko (WBA) welter pisuko nazioarteko titulua
Irabazi KO Koba Karkashadze 2016-11-12 Bilbao Exhibition Centre, Barakaldo
Irabazi TKO Giorgi Ungiadze 2016-09-30 Oviedoko kirol jauregia, Oviedo
Irabazi KO Francisco Cordero 2016-07-22 La Cubierta zezen plaza, Leganés
Irabazi TKO Denton Vassell 2016-06-04 Bizkaia frontoia, Bilbo Munduko Boxeo Elkarteko (WBA) welter pisuko nazioarteko titulua
Irabazi UD Laszlo Toth 2016-03-19 Bizkaia frontoia, Bilbo Munduko Boxeo Elkarteko (WBA) welter pisuko nazioarteko titulua
Irabazi TKO Kim Poulsen 2015-12-19 Bizkaia frontoia, Bilbo
Irabazi TKO Javier García Roche 2015-10-10 La Casilla kirol aretoa, Bilbo
Irabazi TKO Feliks Kleins 2015-08-01 Hotel Holyday World, Benalmádena
Irabazi PTS Jair Cortes 2015-06-19 La Casilla kirol aretoa, Bilbo
Irabazi KO Marius Jacheanu 2015-05-15 Jai-Alai Frontoia, Gernika-Lumo
Irabazi TKO Miguel Aguilar 2014-09-20 Pedro Velarde kirol aretoa, Maliaño
Irabazi KO Nugzar Margvelashvili 2014-07-22 Zarzuelako hipodromoa, Madril
Irabazi RTD Santos Medrano 2014-06-27 La Casilla kirol aretoa, Bilbo
Irabazi PTS Santos Medrano 2014-02-22 Fadura polikiroldegia, Getxo
Irabazi TKO Nugzar Margvelashvili 2014-01-25 Udal polikiroldegia, Zamudio
Irabazi TKO Ignasi Caballero 2013-12-28 Txurdinaga-ko polikiroldegia, Bilbo
Irabazi TKO Fran González 2013-11-23 Judimendi-ko polikiroldegia, Gasteiz
Irabazi PTS Jair Cortes 2013-05-18 La Casilla kirol aretoa, Bilbo Debuta

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]