Edukira joan

Kapilau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ameriketako Estatu Batuetako armadako kapilau bat.
Bill Devine kapilaua, marinesen 7. erregimentuan, Tikriten, Iraken.

Kapilau parrokia ez duen apaiz kristaua eta beste instituzio partikular batean edo fededun multzo batean bere funtzioak betetzen dituen erlijiozko pertsona da.[1]

Kapilaua kleroko partaidea da baina instituzio askotan ari daiteke: kapera pribatu batean, ikastetxeetan, armadan, itsasontzietan, espetxeetan, ospilatetan, unibertsitateetan, legebiltzarretan, e.a. Tradizionalki, katolizismotik kanpoko beste erlijio kristauetan ere, esaterako artzain protestanteen artean, "kapilauak" aipatutako instituzioetan sermoiak ematen zituzten apaizak dira. Batzutan ere apaiza gisa meza ematen dute otoiztegietan; kasu horietan kapilau sari baten eliz-onurak jaso ditzakete (errentak) edota, egindako zerbitzuen ondorioz, diru-sari bat jaso dezakete.

Kapilau motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko dira, izan daitezkeen instituzioak bezainbeste. Hona hemen batzuk:

  • Ohorezko kapilau: erregearei eta nobleziako parataideei meza ematen ziena.
  • Abesbatzaren kapilaua
  • Erregearen kapilau nagusia
  • Militar kapilaua
  • Mojen kapilaua
  • Aitasantuaren kaperaua
  • Espetxeko kapilaua
  • Eskola kapilaua

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kapilau Aldatu lotura Wikidatan