Kanye West
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Ye (jaiotzaz Kanye Omari West, Ekainak 8, 1977) abeslari, produktore, abesti idazle eta moda diseinatzaile amerikarra da.[1] Atlantan, Georgian jaio zen, baino Chicagon hazi zen. Bere arrakasta Roc-A-Fella Records-en produktore bezala hasiera hartu zuen 2000ko hamarkadaren hasieran. [2] Gaur egun arte 12 album ekoiztu ditu, hauetako bi kolaborazioak.[2]
Munduan gehien saldu duten musikarien artean dago, 160 milioi baino kopia gehiago saldu izanik. [3]. Bestalde, 24 Grammy irabazi ditu, baita 75 izendapen. Lorpen hauek batera historiako 10. posizioan jartzen dute sari hauen sailkapenean. [4]Times aldizkariak munduan eragin handiena duten 100 pertsonetako bat 2005ean eta 2015ean[2]. Diseinatzaile bezala Yeezy eta Adidasen arteko kolaborazioa burutu zuen.
Munduko komunikabideetan ospe handia izan du, batez ere musika eta moda industriak, politika, arraza eta esklabotzari buruzko iruzkinak direla eta. Gainera, bere emaztea, Kim Kardashian (fama handikoa), bere osasun mentala eta fede kristaua atentzio handiko gaiak izan dira mundu osoan zehar. 2020-an AEB-tako hauteskundetara aurkeztu zen,
Lehenengo urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanye Georgian jaio zen 1977ko ekainaren 8an. Bere aita, Ray, Atlanta Journal egunkariko fotokazetaria zen, eta politikoki ere aktiboa zen Black Panthers-en. Bere ama berriz, Donda, irakasle bihurtu zen Chicagoko Unibertsitatean.
Ray eta Donda West-ek 3 urte zituenean dibortziatu ziren. Ondoren, amak Chicagoko South Shore auzoan hezi zuen, eta bere aitarekin eman zituen udak. Chicagon, Kanye West South Sideko hip-hop eszenara erakarria izan zen, eta DJ-a eta produktorea bihurtu zen. West Polaris institutuan graduatu zen eta beka bat irabazi zuen Chicagoko American Academy of Art eskolan ikasteko, baina unibertsitatetik joan zen musikarekin jarraitzeko. Ekintza horrek urte batzuk geroago bere lehen bakarkako albumari izenburua emango zion[5]
Ibilbide musikala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996-2002: Roc-A-Fella-n lehen produkzioak[5]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artista lokalentzako denbora produzitu ondoren, Westek sinadura estilo bat garatu zuen, "Chipmunk soul" izenburupean. 2001ean New Yorkera joan zen bizitzera. "This Can't Be Life" Jay-Z abestiaren ekoizpenaz arduratu zen. Hurrengo urtean, Jay Z-ren The Blueprint-en lau abesti produzituz bere izena sendotu zuen, garai guztietako rap albumik handienetako bat bezala kontsideratuak. Handik, Kanye West-ek beste talentu batzuk ekoizten jarraitu zituen, Mos Def, Talib Kweli eta Ludacris raperoak eta Alicia Keys eta Beyoncé abeslariak barne.
Baina West ez zegoen gustora bakarrik ekoizle gisa. Protagonismo handiagoa eduki nahi zuen, baina hasieran gogor egin zitzaion benetan rapero gisa har zezaten. Gogoz kontra, Damon Dashek West Roc-A-Fella-n fitxatu zuen 2002an, baina produktore bezala mantendu zuen. Urrian, West Kaliforniako estudio bateko grabazio saio batetik etxera zihoala, auto-talka batean sartu zen, eta masailezurra puskatu zuen. Hospitalean bi aste egonda, "Through the Wire" abestia sortu zuen oraindik masailezurra itxita izanik. Hori bere lehenengo albumaren lehenengo pieza izan zen, zeina Los Angeles-en bukatu zuen geroago
2003–2006: The College Dropout eta Late Registration
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"The College Dropout" albuma 2004ko otsailean argitaratu zuen azkenean. 2,6 milioi kopia saldu zituen eta Kanye izar bihurtu zen. Gai hauek jorratu zituen: kontsumismoa (garai hartan kritikoa zen), arrazismoa, goi-mailako hezkuntza eta bere sinesmen erlijiosoak.[5] Album honek 10 Grammy sari jaso zituen, haien artean rap abesti onena "Jesus Walks"-entzat eta rap album onena.
"Late Registration" urte bat geroago argitaratu zuen, 2005-eko abuztuan. Westek urtebete eta 2 milioi dolar inbertitu zituen albumean, orkestra bat kontratatuz eta Jon Brion konpositorearekin lanean, ordura arte rapero batekin lan egin ez zuena. Emaitzak ikusgarriak izan ziren, beste hiru Grammy irabazi zituelarik: rap album onena berriz ere, gehi rap abesti onena, "Diamonds from Sierra Leone"-ri esker, eta bakarrezko rap abesti onena "Gold Digger".[5]
2007–2009: Graduation, 808s & Heartbreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Graduation", Kanye-ren hirugarren albuma, 2007ko irailaren 11-n argitaratu zen. 50 Cent-ren "Curtis" albumarekin argitaratze eguna partekatu zuen, eta horrek espektazio handia sortu zuen, nork salduko zuen gehiago ikusteko. Azkenean, Kanyek irabazi zuen "Graduation"-ek " ia milioi bat album saldu zituenean, eta Curtis 691.000[6]. Gainera, Kanyeren arrakastak hip-hop-aren aldaketa ekarri zuen. 90eko hamarkadan nagusi izan zen "gangster"-etik urrunduz, hip-hop estilo anitzetara bultzatu zuen, hala nola house eta rock estiloetara. [6]
West munduaren gainean zegoen, baina 2007ko azaroan, tragedia gertatu zen. Bere ama, Donda West, bihotzekoak jota hil zen kirurgia kosmetikoaren ondoren.[5] Handik hilabete batzuetara, West eta bere emaztea Alexis Phifer bereiztu ziren.
"808s & Heartbreak" Island Def Jam enpresak kaleratu zuen 2008ko azaroan, bere ama hil eta 2 urte geroago. Minez eta alienazioz ekoitzi zuen albuma Kanye-k. Gainera, rap-a bertan behera utzi zuen erabat, nahiago baitzuen abestu Auto-Tune ahots-prozesadore baten bidez, zeinak doinu robotiko bat ematen baitzion ahotsari: teknika bat, gaur egun, asko erabiltzen dena hip-hopean. [7]
2009ko MTV Video Music Awards-en Taylor Swiftek emakumezko musika bideoklip onenaren saria onartzen zuen bitartean, West eszenatokira joan zen eta mikrofonoa hartu zion Beyoncé-k saria merezi zuela aldarrikatzeko. [2]
2010–2012: My Beautiful Dark Twisted Fantasy, Watch the Throne, eta Cruel Summer
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"My Beautiful Dark Twisted Fantasy" West-en bosgarren albuma, 2010eko azaroan argitaratu zuen. Kritikariek bere lanik onena zela eta bere itzulera solidotzen zuela zioten. Soinu minimalista baten itxura zuen bere aurreko albumarekin kontrastatuz, album honek filosofia maximalista bat hartzen du eta ospeari eta gehiegikeriari buruz abesten du.[5] 2011-an album honen argitaratzearen harira tour bat burutu zuen Kanye-k hainbat jaialdietan parte hartuz
Ondoren 2011-an, Jay-z eta Kanyek "Watch the Throne" album-a elkarrekin egin eta argitaratu zuten[8]. Baita, 2012-an "Cruel Summer" abesti bilduma argitaratu zuen GOOD Music diskoetxeko egileen abestiak bilduz. Diskoetxe hori berak sortutakoa da. [2]
2013-2017: Yeezus eta The Life Of Pablo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Yeezus", West-ek egindako seigarren albuma, 2013ko ekainaren 18an kaleratu zuen[2]. Albumaren ekoizpena Pariseko hotel bateko gela bateko egongelan hasi zen.[9]Nahiz eta seigarren aldiz zerrendetan lehengo albuma izan, bere bakarkako salmentarik baxuena ere markatu zuen aste batean.[2] Albuma desberdina zen, zaratatsua eta ia melodiarik gabekoa (Westek Rick Rubin produktorea fitxatu zuen askapenaren aurreko egunetan aldaketa guztiak egiteko). Letrari dagokionez, Kanye-k bere aspektu paranoikoa eta nartzisista erakusten zuen. [5]
2015aren hasieran, Kanye historiako lehenengo raperoa izan zen Paul McCartney-rekin grabatzen. "Four Five Seconds" abestia "Beatles"-eko abeslariarekin eta Rihanna-rekin batera egin zuen.[10]
"The Life Of Pablo" zazpigarren albuma, 2016ko otsailaren 14an argitaratu zuen. Albuma bera beste norabide aldaketa bat eta beste garaipen bat izan zen. Honek soinu, estilo eta eragin multzo handi bat txertatzen zuen, trap-atik Gospel-era aldaketa eginez. Frank Ocean, Chance the Rapper, Rihanna, Desiigner eta Kid Cudi bokalistek parte hartu zuten albumean. 2016-ko azaroan, Kanye album honen tour-ean zegoelarik, kontzertua gelditu eta politikari buruzko erronkei buruz hitz egiten hasi zen. Westek bertan behera utzi zituen tour-rean geratzen ziren 21 datak, astebete kontzerturik eman gabe pasatuz. [5]UCLA Medical Center-en, Los Angeles-eko hospitalean hurrengo 8 egunak pasa zituen ingresatua[5]
2017-2019 Ye eta Jesus Is King
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Westek bipolarra izatearen gaia bultzatu zuen elkarrizketa batean, duela gutxi desoreka hori diagnostikatu ziotela baieztatuz. Gainera, izen artistikoa "Ye" jarri zion bere buruari.
2018ko irailean, Westek "Yandhi" bere bederatzigarren estudioko albuma iragarri zuen, hilabete bukaerarako, baita Chicagoko Chance The Rapper-ekin kolaborazio album bat. Azkenean, "Yandhi" ez zen atera eta haren ordez "Jesus Is King" album-a argitaratu zuen 2019-ko urtarrilan. [2]
2019-orainaldia Donda, Donda 2
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Westek hainbat kontzertu antolatu zituen Mercedes-Benz Stadiumean Donda albuma aurkezteko, non behin behineko egoitza hartu baitzuen estadioaren aldageletako batean, grabazio estudio batean bihurtuz grabazioa amaitzeko. Hainbat atzerapenen ondoren, "Donda" 2021eko abuztuaren 29an argitaratu zuen bere amaren ohorean. Azaroaren 20an, bere liskarrez betetako ibilbide luzea amaitu[11] eta hurrengo egunetan, West eta Drakek baieztatu zuten "Free Larry Hoover" kontzertua emango zutela abenduan Los Angeleseko Memorial Coliseum-en.
"Donda 2" albuma Stem Player zerbitzuan argitaratu zuen 2022ko otsailaren 23an. Donda 2 bere argitarapen estilo ezberdinagatik ezaguna da. Ofizialki bakarrik Stem Player-ean atera zuen. [12]
Moda industria[2]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere karreraren hasieran, Westek modarekiko interesa erakutsi zuen eta jantzien diseinuaren industrian lan egiteko gogoa. Bere arropa linea 2006ko udaberrian abiarazi zuen, eta hurrengo lau urteetan garatu zuen, 2009an linea bertan behera utzi baino lehen.
2013ko abenduaren 3an, Adidasek ofizialki baieztatu zuen kolaborazio akordio berri bat Westekin. 2015ean, Kanyek "Yeezy" arropa linea bat argitaratu zuen, urte hartako hasieran Adidasekin elkarlanean hasiz.[13] 2016ko ekainean, Adidasek Kanye Westekin epe luzerako kontratu berri bat iragarri zuen, Yeezy marka hainbat saltokitara hedatu zuena, saskibaloi, futbol eta futbol amerikarra bezalako kiroletan produktuak saltzeko asmoz.
Adidasek 2022ko urrian amaitu zuen Kanye-rekin zuen elkarlana bere komentario antisemitikoen ondorioz. 2021eko maiatzean, Westek Yeezy eta Gap elkartzen Yeezy Gap sortzeko 10 urteko akordioa sinatu zuen. Hala ere, 2022ko irailean, Westek akordioa amaitzen ari zela iragarri zuen.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]West-ek 1,8 bilioi dolar zituen 2021ean.[2] 2021eko abuztuan, West-ek bere izen juridikoa "Kanye Omari West" tik "ye"-ra aldatzeko eskatu zuen, ez erdi ez azken-izenik gabe. "Arrazoi pertsonalak" aipatzen zituen aldaketarako[14]
Harremanak eta familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012ko apirilean, West eta Kim Kardashian-ekin ateratzen hasi ziren, zeinak aspaldiko lagunak izan zirenak. Kanye eta Kardashian 2014ko maiatzean Florentziako Fort di Belvederen ezkondu ziren. 2020ko uztailean, West-ek onartu zuen Kardashian-ekin ezkontza amaitzeko aukera, Kanye-k abortuaren aurkako ikuspegiak onartu eta gero. 2021-eko ostailan, Kardashianek dibortzio eskaera aurkeztu zuen, bikotean "desberdintasun konponezinak" zeudela arrazoi bezala emanez. Seme-alaben zaintza bateratua adostu zuten.
Kanyek eta Kim-ek lau seme-alaba dituzte: North West (2013ko ekainean jaioa), Saint West (2015eko abenduan jaioa), Chicago West (2018ko urtarrilean jaioa), eta Psalm West (2019ko maiatzean jaioa).[15]
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko uztailaren 4an, West-ek lehendakari izateko hautagai zela aldarrikatu zuen: "Orain ulertu behar dugu Amerikaren promesa Jainkoaz fidatuz, gure ikuspena bateratuz eta gure etorkizuna eraikiz. Estatu Batuetako lehendakari izango naiz."[5]
Westek bere lehen kanpaina egin zuen Charlestonen, Hego Carolinan, 2020ko uztailaren 19an. Gurasotasuna, marihuana eta esklabotza aipatu zituen, besteak beste, ordubete baino gehiago iraun zuen hitzaldian. 2020-ko hauteskundeetan 66.365 boto jaso zituen sartu zen 12 estatuetan,% 0,32.[5]
Westek bere asmoa azaldu du lehendakari izateko asmoarekin berriz hautagai bezala aurkezteko 2024ko hauteskunde presidentzialetan.[2]
Sariak eta lorpenak[16]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 24 Grammy sari, 75 izendapen
- 2004ko World Music Awards-etan gizonezko artista berri onena
- 2004ko Billboard Music Awards sarietan gizonezko artista berri onena
- Gizonezko Bideo Onena 2005eko MTV Video Music Awards sarietan
- Nazioarteko Gizonezko Onena 2006ko Meteor Sarietan
- 2015-eko Urteko zapata, Yeezy Boosten eskutik
- 2 Clio sari moda eta marketinean
- Webby saria urteko artistarentzat
- Osagarrien Bikaintasun Kontseilua estilista izateagatik
Diskografia[2]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudio albumak
- The College Dropout (2004)
- Late Registration (2005)
- Graduation (2007)
- 808s & Heartbreak (2008)
- My Beautiful Dark Twisted Fantasy (2010)
- Yeezus (2013)
- The Life of Pablo (2016)
- Ye (2018)
- Jesus Is King (2019)
- Donda (2021)
Kolaborazio albumak
- Watch the Throne (2011) (Jay-Z)
- Kids See Ghosts (2018) (Kid Cudi)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Kanye West | Biography, Albums, Songs, & Facts | Britannica» www.britannica.com 2023-10-09 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
- ↑ a b c d e f g h i j k l (Ingelesez) Kanye West. 2023-10-10 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
- ↑ (Ingelesez) Kanye West. 2023-10-10 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
- ↑ (Ingelesez) «Which Kanye West songs have won Grammys?» www.sportskeeda.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
- ↑ a b c d e f g h i j k (Ingelesez) «Kanye West - Albums, Songs & Age» Biography 2022-04-04 (Noiz kontsultatua: 2023-10-11).
- ↑ a b (Ingelesez) THE LIFE OF KANYE WEST – Black Music Scholar. (Noiz kontsultatua: 2023-10-15).
- ↑ (Ingelesez) Holmes, Charles. (2018-11-24). «The Raw, Rushed Making of '808s & Heartbreak,' Kanye West's Most Influential Album» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2023-10-15).
- ↑ (Ingelesez) Watch the Throne. 2023-10-08 (Noiz kontsultatua: 2023-10-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Wiki - Yeezus — Kanye West» Last.fm (Noiz kontsultatua: 2023-10-15).
- ↑ Rihanna, Kanye West & Paul McCartney – FourFiveSeconds. (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ (Ingelesez) Ihaza, Jeff. (2023-04-07). «Why Is Drake Still Trolling Kanye?» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ (Ingelesez) «Donda 2» Kanye West Wiki (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ (Ingelesez) Lotte. (2021-09-27). «The History Of The adidas Yeezy» Sneakerjagers (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ (Ingelesez) Henderson, Cydney. «It's official: Kanye West legally changes name to Ye for 'personal reasons'» USA TODAY (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ (Ingelesez) «All About Kim Kardashian and Kanye West's 4 Kids» Peoplemag (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ (Ingelesez) «Lista de premios y nominaciones recibidos por Kanye West» hmn.wiki (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).[Betiko hautsitako esteka]