Kale Nagusiko 8. zenbakiko etxea (Orio)
Kale Nagusiko 8. zenbakiko etxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Alde Zaharra (Orio) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Orio |
Koordenatuak | 43°16′35″N 2°07′38″W / 43.27651°N 2.1272°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
EJren ondarea | 42 |
Kale Nagusiko 8. zenbakiko etxea Gipuzkoako Orio udalerrian dagoen etxe bat da. Orioko Alde Zaharran dago, Kale Nagusia kaleko 8. zenbakian, eta Kale Nagusiko 6. zenbakiko etxea eta Kale Nagusiko 10. zenbakiko etxearen artean.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pizkundetar estiloko fatxada ederra du, hareharrizko silarria duena eta arnasa handiko diseinu simetrikoa.
Beheko solairuak hiru bao ditu, ate gisakoak: erdi puntukoa, nagusia, eta ateburudunak, albokoak. Lehen solairuko leihoek, bigarrengoak baino handiagoak, barlasai hegalduna dute eta hauts-babeslea. Albokoak garaiagoak dira eta leihoburu zabala erakusten dute. Lehio nagusiak baketoiak ditu, kalostra itxurako tailarekin. Bigarrn solairuko leihoak apalagoak dira, barlasai hegaldunekin, baina hauts-babeslerik gabe. Fatxada honetako ezaugarria errodela edo botoi handiak dira.