Just After Sunset
Just After Sunset | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | Stephen King | |||
Argitaratze-data | 2008 | |||
Izenburua | Just After Sunset | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Argitaletxea | Charles Scribner's Sons (en) | |||
OCLC | 642712663 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | horror fiction (en) | |||
Hizkuntza | ingelesa | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | ||||
kronologia | ||||
|
Just After Sunset (euskaraz Gaua Egin Ondoren), 2008ko Stephen King estatubatuar idazlearen kontakizun liburu bat da. 2008ko azaroaren 11an Charles Scribner's Sons argitaletxeak argitaratu zuen.
13 kontakizunez osatutako liburua da, bakoitzaren amaieran idazleak kontakizunei buruzko hainbat ohar ere idatzi zituen.
Kontakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Willa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat pertsonez osatutako talde bat Wyoming estatuko herri bateko tren geltokian daude, hara nola eta zergatik ailegatu diren jakin gabe.
Jengibre ogiaren neska
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakume bat bere iragana atzean utzi nahian AEBetako kostaldeko badia batera bizitzera joan da, baina bere berehalako etorkizunak ustekabekoa ekarriko dionaz ezjakitun da.
Harveyren ametsa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizon batek bere emazteari izandako amets arraro eta bitxi bat aipatuko dio, ametsa baina zeozer gehiago izan daitekena.
Átseden eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezizenez eleberriak argitaratzen dituen idazle bat errepidean dahoen atseden eremu batean getatuko da, eta egoera deseroso batean parteartuko du.
Bizikleta estatikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizon batek bizikleta estatiko bat erosiko du, beste norabaitera eramango duela susmatu gabe.
Atzean laga zituzten gauzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]G8zon baten aartanentuan objektu bitxi batzuk agertzen hasiko dira. Kingek AEBetan jazotako 2001eko irailaren 11ko atentatuko biktimei egindako omenaldia da.
Graduazio arratdaldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazte bat gertaera arraro baten lekukoa izango da.
Gaixotasun psikologiko larria duen gizon bat bere psikiatrarengana laguntza eske joango da.
Infernuko katua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itxuraz arrunta dirudien katu batek berarekin batera heriotza darama. Kontakizun hau zinenaratua izan zen.
The New York Times merke-merke
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakume batek inoiz ahaztuko ez duen telefono dei bat jasoko du.
Mutu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autoestopista bat zehark ezohikoa eta enigmatikoa da. Aitormen baten gisa narratua, zur eta lur uzteko moduko amaiera harrigarria duen intrigazko kontakizuna da.
Ayana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mirariak gertatzen dira, eta gainera usteksbean.
Leku oso estua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi gizonek beren lehia muturreraino eramango dute.