Jugatx Astorkia
Jugatx Astorkia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Berriz, 1992ko urriaren 23a (31 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Arte Ederren gradu |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista eta ikertzailea |
Jugatx Astorkia (Berriz, Bizkaia, 1992ko urriaren 23a) artista eta ikertzailea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]UPV/EHUn Arteko Gradua burutu ondoren, Arte Garaikideko Masterra egin zuen Universidade de Vigon. Esperientzia horrek argiaren pertzepzioari eta materialtasunari, zein argazkigintzari lotutako praktika esperimentalei bidea ireki zion.
Ikerketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun doktorego-tesia egiten ari da UPV/EHUn, argi-irudia esfera analogiko-digitalen barruan ezeztapen-prozesuen bidez eraldatzeari buruz. Bere praktika artistikoan, plastikoki ikusezina dena gauzatzeko, argiaren aztarnak eta hondarrak erabiltzen dituzten prozesuekin lan egiten du[1] eta horren inguruko kapitulu bat argitaratu zuen 2019an [2]. Halaber, hainbat ikerketa-taldetan parte hartu du, hala nola, PREKARIART edota GizaArtea taldeetan.
Impr Pant. proiektua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artistak Noticias de Alava egunkariari azaldu zionez, erakusketako artelanak pantailatik ateratzen diren irudien inguruan sortu zituen. Gainera, erakusketa horretan pantailak euskarri gisa ere erabili zituen. Euskarri horiek espazioan erakutsi zituen, proiektatzen ziren irudiekin elkarreragiteko moduan. Ondorioz, argi-joko batzuk sortu ziren, Astorkiari benetan interesatzen zitzaizkionak. Izan ere, sortzaileak pantailen barne-prozesuak behatu zituen, irudiak nola sortzen diren ulertzearren. Esperimentazio prozesu horretan irudi abstraktuekin egin zuen topo, ia ezerezari buruzko irudiekin [3].
Banakako erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Impr Pant., Astra, Gernika (2021)[4]
- Impr Pant., Juan Valera kultur zentroa, Doña Mencía, Cordoba (2021)[5]
- Impr Pant., Montehermoso Kulturgunea, Vitoria-Gasteiz (2021)[6]
- Impr Pant., Zelaietako Erakusketa gela, Zornotza (2021)[7]
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Jugatx Astorkia, Liminal, 2021
-
Jugatx Astorkia, ppp (pixel por pantalla) lanaren detailea, 2021
-
Jugatx Astorkia, ppp (pixel por pantalla), 2021
-
Jugatx Astorkia, Sun, set, light“, 2020
-
Jugatx Astorkia, Virtually weightless, 2021
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Jugatx Astorkia» Emartistak 2000-2020 2021-07-26 (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).
- ↑ https://dialnet.unirioja.es/servlet/autor?codigo=5003566
- ↑ Alava, Noticias de. «Jugatx Astorkia indaga en cómo se construye el imaginario audiovisual» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).
- ↑ https://busturialdea.hitza.eus/2021/10/29/irudiak-azaltzen-duena-ez-da-garrantzitsua-irudia-euskarriaren-barruan-zelan-sortu-den-azaltzea-baino/
- ↑ https://www.lavozdelasubbetica.es/articulo/dona-mencia/dmencia-2021-arranca-proponiendo-visualizar-imagenes-otra-manera/20210923092336026993.html
- ↑ «Impr Pant. Jugatx Astorkiza» montehermoso.net (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).
- ↑ «"Impr pant" Jugatx Astorkia — Amorebieta-Etxanoko Udala» www.amorebieta-etxano.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).