Juan Bautista Anza I.a
Juan Bautista Anza I.a | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1693ko ekainaren 29a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Arizona, 1740ko maiatzaren 9a (46 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea eta militarra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Espainiako Lurreko Armada |
Juan Bautista Anza I.a (Hernani, 1693ko ekainaren 29a - Arizona, 1740ko maiatzaren 9a) gipuzkoar militar eta esploratzailea izan zen, Juan Bautista Anzaren aita. Umetan bere aitari lagundu zion botikak eramaten sendagileei. Dantzaria zen eta eliza katolikoak dantza paganoak ekiditzea lortu ez zuenez bereak bezala hartu zituen eta honek asko lagundu zion ameriketako natiboekin lan egin zuenean. Gaztea zela, 19 urte zituela, Espainia Berrira bidali zuten, Culiacanera. Handik Alamos herrira joan zen meatzari izatera denbora labur batez, Aguajera joan baitzen meatzari izatera. Urte gutxi pasa ostean politikan sartu zen eta gorakada azkarra izan zuenirakurtzen eta idasten zekielako. Janos presondegian egin zuen lan 1721ean. Maria Rosa Bezerrarekin ezkondu zen. Neska presondegiaren nagusia zen kapitainaren alaba zen. Han 1726ra arte egon zen, Fronterasko presondegiko kapitaina izendatu zutenera arte.
Hango agintaria zenean San Luis ibaia exploratzeko ezpedizioa bidali zuen. Guevavi, San Mateo, Sicurisuta eta Sópori rantzoak ezarri zituen; Arizona hegoaldeko lehen abeltzantza lanak egin zituen. Bertan zilar asko aurkitu zuen eta badirudi Arizona izena euskeratik datorrela eta Manuel Jose Sosa idazleak zilarra lantzen zen rantzoari Arizona deitzen ziola ere.
Mexiko iparmendebaldean eta Estatu Batuetan bizi izan zen. Eusebio Francisco Kinorekin expedizioak egin zituen eta Apacheen kontra burrukatu zueneta eurak hil zuten 1740an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Tumacacori, Mailing Address: P. O. Box 8067; Us, AZ 85640 Phone:377-5060 Contact. «Juan Bautista de Anza I - Tumacácori National Historical Park (U.S. National Park Service)» www.nps.gov (Noiz kontsultatua: 2019-04-02).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |