Edukira joan

Joanes Bakaikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bakaikoa

Bakaikoa, 2016an
Izen osoa: Joanes Bakaikoa Satrustegi
Jaiotza data: 1997ko martxoaren 27a (27 urte)
Jaioterria: Etxarri Aranatz (Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Asegarce
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,78 m
Pisua: 72 kg
Debutatze data: 2017ko urtarrilaren 14a
Debutatze pilotalekua: Labrit (Iruñea)

Joanes Bakaikoa Satrustegi, pilota arloan Bakaikoa deituraz ezaguna (Etxarri Aranatz, Nafarroa Garaia, 1997ko martxoaren 27a), esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Asegarce enpresarekin. 2017ko urtarrilaren 14an debutatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan, Bigarren Mailako Binakako Txapelketan aurrelari titulartzat, Galartza VII.a atzelaria lagun.[1][2] Bere jaioterriko alkate Jose Ignacio Bakaikoaren semea da, eta kadete mailatik nabarmendu zen, pilotari zaharragoen aurka jokatzen baitzuen.[3]

Kirol lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2016an:
    • munduko 22 urtez azpiko binakako txapelduna (Miarritze).
    • Euskal Herriko kluben arteko txapelduna.
  • 2014an:
    • Nafarroako buruz buruko txapelduna, bere kategorian.
    • Nafarroako lau eta erdiko txapelduna, bere kategorian.
  • 2013an: Nafarroako lau eta erdiko txapelduna, bere kategorian.
  • 2012an: Nafarroako binakako txapelduna, bere kategorian.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Asegarce enpresako fitxa.
  2. Igor G. Vico: «La firma de Bakaikoa», Deia, 2017-01-12.
  3. «Bakaikoa», Berria, 2013-04-07.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]