Jacques Higelin
Jacques Joseph Victor Higelin (Brou-sur-Chantereine, Sena eta Marne, Frantzia, 1940ko urriaren 18a - 2018ko apirilaren 6a) musikagilea eta abeslaria izan zen. Higelinek 1970eko hamarraldiko frantses abestiak, rockaren espiritua, kontzertu-maratoia, 1968ko maiatzeko kontrakultura eta 1977ko punka bateratu zituen. 1968aren ondoren Brigitte Fontainekin eta Areskirekin batera Pierre Barouhk Saravah diskoetxearen inguruan bildu zuen taldearen oinarri izan zen. Bere karreran garrantzi handia izan zuten Rock BBH 75 eta Alertez les bébés diskoek, eta goitik behera aldatu zuten ordura arte zuen bihurri irudia. Bestalde, hard rock joeraren barruan, musika-mota berri bat asmatu zuen, bluesaren eragina zuena. Champagne pour tout le monde, caviar pour les autres (1979) disko bikoitza izan du arrakasta handieneko lana. Beste lan batzuk: Tombé du ciel (1988), Illicite (1991), Aux héros de la voltige (1994), Paradis païen (1998), Amor Doloroso (2005), Coup de foudre (2010).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Higelin |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.