Edukira joan

Izatezko bikote

Wikipedia, Entziklopedia askea

Izatezko bikotea bi pertsona fisikoren batasun afektiboa da, haien sexua edozein dela ere, elkarrekin modu egonkorrean bizitzeko, ezkontidearekiko harreman afektiboaren modu analogoan.

Legearen araberako ñabardurak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Kode Zibilaren 515-8 artikuluan honela definitzen da bizikidetza forma hau, concubinage terminoarekin[1]: "Izatezko batasuna, egonkortasun eta jarraitasun izaera duen bizikidetza komun batek ezaugarri duena, bikote gisa bizi diren sexu ezberdineko edo sexu bereko bi pertsonen artekoa".

Izatezko bikotekideen arteko lotura afektiboa eta bizikidetza kontuan hartuta, batzuetan ezkontzaren antzeko menpekotasun ekonomikoa dakarrena, ordenamendu juridiko batzuek beharrezkotzat jo dute horiek arautzea, bikotekideren bat alde batera uztea saihesteko, zenbait egoeratan, hala nola bestearen heriotza, gaixotasuna, eta abar: kasu horietan, elkarketa zibila edo bikote zibila osatzen dutela esan daiteke, balio juridikoa duen entitatea.

Oro har, Hego Euskal Herrian izatezko bikote erabili ohi da forma legala duena adierazteko[2], baina zentzu hertsian izatezko bikorea berez osatua dagoena da, bikote harreman bat, legearen arabera baliorik eduki ala ez.

Legeak onartua eta arautua dena adierazteko hobe da, bikote zibil forma, Ipar Euskal Herrian erabili ohi dena, eta Berriaren Estilo Liburuak proposatzen duena Frantziako elkartasun itun zibileko legediak definitutakoa adierazteko[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Code civil - Art. 515-8 | Dalloz» www.dalloz.fr (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  2. Izatezko bikoteak: eskubideak eta betebeharrak | Consumer. 2012-03-16 (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  3. «Berria Estilo Liburua» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]