Edukira joan

Itsaso Larramendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsaso Larramendi

Bizitza
JaiotzaBilbo1990eko uztailaren 30a (34 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta Kooperatibista
KidetzaAldiri. Arkitektura eta abar
Udako Euskal Unibertsitatea
Tipi kooperatiba

Itsaso Larramendi Elexgaray (Bilbo, Bizkaia, 1990eko uztailaren 30a) euskal arkitektoa eta kooperatibista da.

Aldiri, (Argia, 2010)

Biografia eta lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016 urtetik "Aldiri. Arkitektura eta abar" aldizkariko dinamizatzaileetako bat eta erredakzio kontseiluko kide izan zen.[1]Hirigintzaren potentzial politikoa lantzen du, bertan bizi diren pertsonentzako hiri-inguruak hobetzearren, adibidez, artikulu hauetan:

  • Eskoletako jolastokiak eta genero-rolak: diseinuaren eragina genero-nortasunaren eraikuntzan (Aldiri, 2016)[2]
  • Zahartzaroaren errepresentazioak. Transmititutako balioak eta horien eragina arkitekturan. (Aldiri, 2016) Ander Zangiturekin idatzia.[3]

2016an kooperante aritu zen Luandan (Kenya) IOGI GKEarekin, euri-ura biltzeko tankeak eraikitzen eta BIOGIren bulegoak handitzeko eraikuntzan. Emakume nekazarien formazioan ere parte hartu zuen.

Ordutik TIPI kooperatiban ere ari da lanean eta bertan bazkide langilea da. Hirigintzaren potentzial politikoan interesatuta, eta tokian bizi diren pertsonekin eta pertsonentzako hiri-inguruak sustatzen egiten du lan. Hirigintza eguneroko bizitzaren ikuspegi eta beharretatik lantzean espezializatua. Tipiko bazkide naiz, eta Hiri plangintzarekin harremana duten proiektuen ardura du kooperatiban, udal-mailako diseinu eta parte-hartze prozesuak ere bideratzen dituelarik.[4]

2021. urtean Errenteriako Udalak ematen duen XV. Koldo Mitxelena Ikerketa Beka lortu zuen, 2020ko deialdian, kooperatibako kide Ane Abarrategi eta Maddi Teixeirorekin batera. Beka Udako Euskal Unibertsitatearekin batera eman zuen Errenteriako Udalak bigarrenez, eta Errenteria hiribilduak 700. urte bete izanak eta HAPOaren lanketak bultzatuta, arkitektura eta hirigintzako euskaraz idatzitako lana saritu nahi izan zuen, Eguneroko bizitza eta harreman komunitarioen garapena. Errenteriako Industrializazio garaiko etxebizitza auzoetan lanari esleituz.[5]

2023ko azaroaren 22an aurkeztu zuen Itsasok lankideekin egindako lana, Aizpea Otaegi Mitxelena Errenteriako alkatearekin batera.[6]Errenteriako industrializazio garaiko etxebizitza auzoen azterketa eguneroko bizitza eta harreman komunitarioen ikuspegitik lana, Bilduma udal aldizkariaren 31. zenbakian argitaratu zen monografiko moduan.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Itsaso Larramendi: “Jakintza iturri, fokua zabaltzeko gune eta salto egiteko tranpolina izan da Aldiri niretzat” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  2. 27. zenbakia: “Hezkuntzaren arkitektura” – Aldiri. (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  3. 26. zenbakia: “Gizarte zaharra, arkitektura berria” – Aldiri. (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  4. Tipi kooperatiba. «Gu» Tipi kooperatiba Gu(Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  5. Ikerne, Zarate(e)ko. (2021-07-07). «Itsaso Larramendik, Ane Abarrategik eta Maddi Texeirok irabazi dute Koldo Mitxelena Beka» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  6. «Errenteriako mendebaldeko auzoak aztertzen dituen Bilduma aldizkariaren ale berria aurkeztu dute» Errenteria Herri Bizia (Errenteria Herri Bizia).
  7. Itsaso Larramendi Elexgaray; Maddi Texeiro Tarazaga; Ane Abarrategi Zaitegi. (2023). «Errenteriako industrializazio garaiko etxebizitza auzoen azterketa eguneroko bizitza eta harreman komunitarioen ikuspegitik» Bilduma (Errenteria: Errenteriako Udala) 31 ISSN 0214-624X..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]