Edukira joan

Irene Visedo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irene Visedo

(2020)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIrene Visedo Herrero
JaiotzaMadril1978ko uztailaren 16a (46 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Lan nabarmenak

irenevisedo.com
IMDB: nm0899608 Allocine: 172361 Allmovie: p494849
Instagram: ivisedo Edit the value on Wikidata

Irene Visedo Herrero (Madril, 1978ko uztailaren 16a) madrildar aktorea, zinema, antzerki zein telebistan aritzen dena.[1]

Hamalau urtetik aurrera profesional ezberdinekin trebatzen hasi zen aktore lanaren hainbat metodo eta kontzepziotan: Cuarta Pared Antzerki Aretoa, Recabarren Antzerki Estudioa, Ana Vázquez de Castro, Madrilgo Antón Chéjov Ganbera Antzokia, Schinca Estudioa, Mar Navarro eta Andrés Hernández Antzerki Eskola, Lucía Esteban, Arnold Taraborrelli, Bob McAndrew, Sergei Ostrenko, Río Abierto España, Lorena García de las Bayonas eta bere bi erreferente garrantzitsuenak: José Luis Gómezek zuzendutako La Abadía Teatroa eta Juan Carlos Corazzaren Estudioa.

Aktore ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

18 urterekin Santiago Matallanaren El ángel de la guarda (1996) bere lehen film luzean parte hartu zuen eta antzerki eta zinema proiektu ezberdinetan parte hartzen hasi zen, horien artean, Goetheren Faust (1997-1998) José Luis Gómezek zuzendutakoa Teatro de la Abadían eta William Shakespeareren Love's Labors Lost (1998) antzezlanetan egindako emanaldiak nabarmendu behar dira, edota film laburretan parte hartzea, hala nola, Jesús Almendroren Paraíso (1997), arrakastaz.

2000. urtean Daniel Cebrián-en Cascabel estreinatu zuen, bere bigarren film luzea, eta Toulosa Okzitaniako (Frantzia) Zinema Jaialdiko Alberic Saria eta emakumezko aktore berri onenaren saria irabazi zituen.[2] Ondoren, Guillermo del Tororen El espinazo del diablo (2001), Antonio del Realen La mujer de mi vida (2001) eta Manane Rodríguezen Los pasos perdidos (2001) filmetan parte hartu zuen, eta bi saritarako izendatu zuten: Sentsazio Sarirako eta Zilarrezko Condor Sarirako.

2001ean, Cuéntame como pasó telesaileko zerrendan sartu zen, Inés Alcántara Fernándezen paper nagusian, Televisión Españolako telesaileko protagonista den familiako alaba zaharrenaren paperean. Paper horrek ospe handia eman zion, nahiz eta 2007an uztea erabaki zuen.[3] Telesailean egindako lanak emakumezko aktore berri onenaren izendapena jaso zuen 2002ko Aktoreen Batasuneko Sarietan. Pilar Punzanok ordezkatu zuen 86 ataletan eta 5 denboraditan.

2008an, hiru film luzetan hartu zuen parte: Marie Noëlle eta Peter Sehrren La mujer del anarquista, Jesús del Cerroren Carlitos y el campo de los sueños eta Beda Docampo Feijooren Amores locos. Azken horretan egindako interpretazioarengatik, 2009an Tolosa Okzitania Zinemaldiko emakumezko aktore onenaren saria jaso zuen.[4]

Handik urtebetera ekin zion berriro antzerkigintzari, William Shakespeareren Medida por medida filmarekin, Carlos Aladrok zuzendu eta La Abadía Antzokiak ekoitzitako proiektu batean.

2010ean, gaztea zeneko Cayetana Fitz-James Stuart Albako dukesaren papera egin zuen La duquesa telesailean. Lau milioi ikus-entzulek baino gehiagok ikusi zuten telesail hori.[5]

2012an, pantaila handira itzuli zen Miguel Angel Toledok zuzendutako La Senda filma estreinatzeko, Juan Carlos Fresnadilloren gidoiarekin. Urte horretan bertan, Ruben Ochandianok zuzendutako Anton Txekhoven La gaviota filmaren muntaian hartu zuen parte, eta zuzendari beraren Cuento de verano (2014) lehen film luzea egin zuenean, Visedo aktorea izan zuen ondoan.

2015ean, zortzi urte geroago, Inés Alcántara Fernándezen paperari heldu zion berriro, Cuéntame cómo pasó telesaila amaitu arte,[6] 2023.eko azaroaren 29an, 413 atal, 23 denboraldi eta 22 urteko emanadien ondoren. Une horretan Espainiako telebistaren historiako prime time telesailik luzeena eta munduko telebistaren historiako seigarrena zela.[7]

Urte horretan bertan, 2015ean, Sencillamente mindfulness autolaguntzako liburua argitaratu zuen.

  • El ángel de la guarda (1996), Santiago Matallanarnarena.
  • Cascabel (2000), Daniel Cebriánena.
  • La mujer de mi vida (2001), Antonio del Realena.
  • Los pasos perdidos (2001), Manane Rodríguezena.
  • El espinazo del diablo (2001), Guillermo del Tororena.
  • Entre abril y julio (2002), Aitor Gaizkarena.
  • Un ajuste de cuentas (2006), Manane Rodríguezena.
  • El hombre de arena (2007), José Manuel González-Berbelena.
  • Amores locos (2008), Beda Docampo Feijóorena.
  • Carlitos y el campo de los sueños (2008), Jesús del Cerrorena.
  • La mujer del anarquista (2008), Marie Noëlle eta Peter Sehrrena.
  • Las sombras de la paciencia (2010), Roberto Lozanorena.
  • La senda (2012), Miguel Ángel Toledorena.
  • Cuento de verano (2014), Rubén Ochandiano eta Carlos Dorregorena.
  • La duquesa (2010), Cayetana Fitz-James Stuart Albako dukesa, Telecincon.
  • Cuéntame cómo pasó (2001-2007, 2016-2024), Inés Alcántara Fernández pertsonaia, TVEn.
  • El gran reto musical (2017), gonbidatua, TVEn.
  • Goetheren Fausto (1997-1998), Götz Loepelmannek eta José Luis Gómezek zuzendua eta Teatro de La Abadiak ekoitzia.
  • Trabajos de amor perdidos (1998), William Shakespearerena, Carlos Marchenak zuzendua.
  • Don Juan Tenorio (2004), José Zorrillarena, Natalia Menéndezek zuzendua.
  • William Shakespeareren Medida por medida (2009), Carlos Aladrok zuzendua eta Teatro de La Abadiak ekoitzia.
  • Mujeres que hablan de sí mismas (2010), Javier Ruiz eta María Pintok zuzendua.
  • La gaviota (2012), Anton Txekhovena, Rubén Ochandianok zuzendua.

Film laburrak

  • Paraíso (1998), Jesús Almendrorena.
  • Chupertópico (2009), Pablo Álvarezena.
  • El lado frío de la almohada (2013), Herminio Cardielena.

Bideoklipak

  • Pablo Puyolen Déjame bideoklipa (2006).
  • Celia Floresen Un consejo bideoklipa (2006).

Sariak eta izendapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Alberic 2000 Sari Nazionala emakumezko aktore onenari, Cascabel filmean egindako lanarengatik.
  • 2000n, Tolosa Okzitanian (Frantzia) Espainiako Zinemaldiaren Saria emakumezko aktore berri onenari, Cascabel filmarengatik.
  • Emakumezko aktore berri onenaren Sensacion 2000 sarirako izendapena, Los pasos perdidos pelikularengatik.
  • 2002ko Zilarrezko Condor Sarirako izendapena, Los pasos perdidos lanarengatik (Carmen Maura, Ariadna Gil eta Cecilia Rothekin batera).
  • 2002ko Aktoreen Batasunaren Sarirako izendapena emakumezko aktore berri onenari, Cuéntame cómo pasó telesaileko lanarengatik.
  • 2009ko Toulouseko Espainiako Zinema Jaialdiko emakumezko aktore onenaren saria, Amores Locos lanarengatik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]