Edukira joan

Ineni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ineni

Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XVI. mendea
Herrialdea Egipto
Lehen hizkuntzaegiptoar arabiera
Heriotzaezezaguna ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakegiptoar arabiera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Ineni, Antzinako Egiptoko arkitekto eta ofizial (chaty) bat izan zen, K.a. 1510 ingurutik K.a. 1470 arte. Egiptoko XVIII. dinastiako bost faraoirentzat (Amenofis I.a, Tutmosis I.a, Tutmosis II.a, Tutmosis III.a eta Amenofis II.a) eraikin eta monumentu ugari diseinatu eta antolatu zituen. "Amonen aletegien administrari" kargua ere izan zuen aipaturiko lehen lau erregealdietan.

Ineni, familia aristokratiko batetik dator, arkitekto bezala, bere enkarguak, Amenofis I.aren garaian hasiz, faraoi honek, Karnakeko Amonen tenplua handitzeko aukeratu zuelarik. Tutmosis I.arentzat diseinatzen jarraitu zuen, baina, Hatshepsuten erregealdian, arkitekto berri batek, Senenmutek, erreginaren mesedea lortuko zuen, agian, Hatshepsutek enkargatutako eraikinak gainbegiratzen eta beste eraikin batzuetan aholkulari izaten jarraituko zuen arren.

Inenik, Tutmosis I.aren proiektu ugari diseinatu zituen, Karnakeko tenpluan, tenpluko "Gela Handia" nabarmenduz, zedro zurez eginiko pasabide hipostilo bat, Tutmosis I.ak hiksoen aurka lortutako garaipena ospatzeko. Laugarren eta bosgarren pilonoak, zenbait patio eta estatua ugari ere diseinatu zituen.

Erregeen Haraneko lehen errege hilobia proiektatu zuen.

Bere hilobia, Abd el-Qurnan dago, non lorategien diseinuagatik zuen interesa ikusten den, urmaeldun lorategi bihurtutako bere baratza ederraren marrazkiak erakutsiz. Bere hilobiaren hormetan, goxoki aipatzen du Hatshepsut, eta erreginaren izena ezabatua edo ordezkatua izan ez zen eraikin urrietako bat izan zen, beharbada, Ineniganako errespetuagatik.