Industria marketina
Industria produktuen marketina ezaugarri bereziak ditu kontsumo marketinarekin alderatzen bada. Industria produktuak erosten dituztenak profesionalak izanik, erosteko erabakia hartzerakoan irizpide objektiboagoak erabiltzen dituzte. Beraz, marketina produktuaren prestazio teknikoak azpimarratzera bideratuko da prezioaren ordez. Zentzu honetan, asko estimatzen da erosleen aldetik produktuen espezifikazio teknikoak; abiadura, kontsumoa, potentzia fisikoa, materialaren erresistentzia eta abar. Erosketa ondorengo zerbitzuek ere berebiziko garrantzia dute.
Marketin mota honetan produktuaren kalitatea da gehien estimatzen dena, eta beraz, produktuaren informazio zehatza eskuratu nahi da. Helburu hau lortzeko, marketin arduradunek erabiltzen dituzten marketin ekintzarik ohikoenak hauek dira:
- Produktuen katalogo teknikoaren argitalpena.
- Produktuaren nobedadeen berri emateko liburuxka, dipitko edo triptiko komertzialen mailing-a.
- Sektoreko azoketara joatea.
- Argitalpen profesionaletan publizitatea sartzea: iragarkiak, propaganda-tartekoak, publierreportraiak eta abar.
- Jardunaldietara gonbidatzea:
- 'Open House' edo ate irekien jardunaldiak.
- Jardunaldi teknikoak. Adituek ematen dituzten hitzaldiak, produktuen sektorearekin zerikusia dute.
- Enpresak parte hartuko duen sektoreko azoketarako sarrerak bidaltzea.