Edukira joan

Illán de Vacas

Koordenatuak: 39°58′10″N 4°33′27″W / 39.969444444444°N 4.5575°W / 39.969444444444; -4.5575
Wikipedia, Entziklopedia askea
Illán de Vacas
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaToledoko probintzia
AlkateaJulián Renilla Bru
Izen ofizialaIllán de Vacas
Posta kodea45681
INEk ezarritako kodea45080
HerriburuaIllán de Vacas (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak39°58′10″N 4°33′27″W / 39.969444444444°N 4.5575°W / 39.969444444444; -4.5575
Map
Azalera9,15 km²
Altuera480 m
MugakideakLos Cerralbos, Otero, Domingo Pérez, Cebolla eta Lucillos
Demografia
Biztanleria3 (2023)
0 (2022)
alt_left 0 (%0) (%100) 3 alt_right
Dentsitatea0 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaTO

Illán de Vacas Toledoko udalerria da, Torrijos eskualdean dagoena.

2010eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 5 biztanle zituen. Espainian biztanle gutxien dituen udalerria da.

Illán de Vacas, Torrijos eskualdean dago eta honako udalerriak ditu mugakide: Los Cerralbos iparraldean, Otero ipar-ekialdean, Domingo Pérez ekialdean, Cebolla hegoaldean eta Lucillos mendebaldean.

Herria Torrijos eta A-5 autobidea batzen dituen CM-4002 errepidearen ondoan dago. Baina errepidetik herrirako sarbide errepidea asfaltatu gabe dago.

Antzina Los Cerralbosi loturik egon zen. Udalerriari buruzko lehen dokumentu idatzia 1512koa da, eta bertan, herriko hiru biztanle armadan aritzeko erroldatu zirela aipatzen da.

XVII. mendean herrian hogeita hamazazpi familia bizi ziren eta XIX. mendean 22 etxe zeuden. XIX. mendearen amaieran herriko udaletxearen aurrekontua 2.200 errealekoa zen, eta ia erdia (800 erreal) udaletxeko idazkariari ordaintzeko erabiltzen ziren.

Gaur egun udalerria osatzen duten 900 hektareatatik 650 Renilla familiarenak dira (herrian erroldatutako bost pertsonak familia berekoak dira).

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2010
110 109 105 66 113 108 98 43 21 0 7 5
  • Asunción de Nuestra Señora eliza: Herriko sarreran dago eta 1983an eraberritu zuten.

Alkateen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alkateen zerrenda
2011- Julián Renilla Bru PP
2007-2011 Julián Renilla Bru PP
2003-2007 Julián Renilla Bru PP
1999-2003 Julián Renilla Bru PP
1995-1999 Julián Renilla Bru PP
1991-1995 Julián Renilla Bru PP
1987-1991 Julián Renilla Bru PP
1983-1987 Julián Renilla Bru AP/PDP/UL
1979-1983 Jesús Renilla Renilla UCD

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Gaztela-Mantxa
Artikulu hau Gaztela-Mantxako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.