Igoroin
Igoroin | |
---|---|
Euskal Herria | |
Igoroingo errota zaharra | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Musitu |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°46′54″N 2°23′47″W / 42.78165°N 2.39648°W |
Demografia | |
Biztanleria | 0 (2007) |
Igoroin Arabako ekialdean dagoen herria da, gaur egun hustuta eta hondarretan aurkitzen dena. Mendialdeko eskualdean eta Arraia-Maeztuko udalerriaren barruan kokaturik dago.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musitu herritik aurrera Ingoroingo sakanaren erdialdean kokaturik dago, Iturrietako mendilerroaz inguraturik. Igoroin ibaiak zeharkatzen du harana eta lau kilometro inguru ditu[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako agirietan Ygoroin izena ere agertzen da[2].
1556. urtean Marin Gil lizentziadunak bixita egin zuen eta bost biztanle zituela zehaztu zuen. San Martin eliza eta irin errota bat zeuden herrian. 1561. urteko agiri batean Rueda nueba de Ygoroin aipatzen da ("Igoroingo errota berria"). Pentsa liteke aurretik zaharrago bat izango zela. Badirudi errota izan zela bertan herrixka bat eratzearen arrazoi nagusia[3].
Herriko azken ezkontza 1735eko martxoaren 14an izan zen eta 1784an dagoeneko elizak utzi zion sakramentua emateari[3]. Elizaren aurrealdea 1880 inguruan erori zen. Aurrealde hori aztertuta pentsa liteke XIII. mendekoa izango zela, eta ondorioz herriaren balizko sorrera 1125. urtearen inguruan koka liteke. XIX. mendearen hasieran bi bizilagun ziren eta mendearen erdialdera gelditzen zen bakarrak, Angel Galdeanok, alde egin zuen. 12 urte zituen[2]. 1962an zutik zirauen etxe bakarra erre egin zen[3].
Gaur egun elizaren zimenduak zuhaitz artean galdurik eta errota baten hondarrak gelditzen dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) r01epd0122e4edf39923e0db0b11fff216b637726, r01epd01176818abca9dfe881a5994fb28cb6adf8. (2014-08-21). «Barranco de Igoroin (3,4 km)» www.uragentzia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «IGOROIN - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ a b c «Barrancos de Igoroin - salvatierra-agurain» www.salvatierra-agurain.es (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arraia-Maeztuko herriak | ||
---|---|---|
Aletxa • Apilaiz • Areatza • Atauri • Azazeta • Birgarabarren • Birgaragoien • Elortza • Erroeta • Erroitegi • Ibisate • Korres • Maeztu • Musitu • Sabando • Zekuiano |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |