Ibaetako Arraun Elkartea
Ibaeta Arraun Elkartea Donostiako Ibaeta auzoko taldea izan zen, jarduera nagusia 1960ko hamarkadan izan zuena. Elkarteak 1961eko Kontxako Banderan hartu zuen parte, Txapel Aundi klubeko hainbat arraunlarirekin batera. Azkenak izan ziren orduan, baina balentria hura gogoan dute oraindik auzoan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibaeta arraunketa elkarteak trainerilla zuen, eta 1960an hasitako Gipuzkoako Trainerilla Ligan parte hartu zuen, hainbat ediziotan.
Trainerillen ligan ondo zihoakiela ikusita, Ibaetako bizilagun batzuk Chomin jatetxean bildu ziren, traineruan estropada nagusietan parte hartzeko asmo irmoarekin. Groseko Angel Isturitz patroiak Martuteneko Txapel Aundi klubetik arraunlari batzuk hartu zituen balentria handirako; Ibaetako arraun batzordeak, berriz, zazpi gizon lortu zituen taldea osatzeko. Honako arraunlari hauek bildu zituzten traineruan: Ibaeta taldekoak, Balentin Alkorta, Martin Isasa, Martin Ezeiza, Natalio Galdos, Jose Lizaso, Martin Artola eta Jose Antonio Aiala; Txapel Aundikoak, Jose Antonio Mujika, Jesus Ramon, Benito Erdozia, Rikardo Etxepare, Ramon Arostegi eta Jose Antonio Artano.[1] [2]
Ibaetak 1961eko irailaren 3ko eta 10eko estropadetan hartu zuen parte. Hezeguneen eremuko taldeak aurreikuspen onak zituen orduko prentsan, baina txapelketa hasi bezain laster gelditu zitzaien handi: «Ibaeta gero eta atzerago gelditzen ari da», jaso zuen La Voz de España egunkariak biharamuneko alean. Kontsolazio estropadan ere saiakerak egin zituzten Trintxerpeko eta Zarauzko traineruei aurrea hartzeko, baina orduan ere ezin izan zuten askorik egin.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1
- OBREGÓN SIERRA, Angel (2015): Historia de las traineras. 1939 - 1963. Del esplendor a la crisis. Santander. ISBN 978-84-608-4724-3
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |