Hook penintsula
Itxura
Hook penintsula | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | giza kokaleku eta penintsula |
Azalera | 60 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°08′03″N 6°55′10″W / 52.134286°N 6.919463°W |
Hook penintsula (irlanderaz: Rinn Duáin) Irlandako hego-ekialdeko Wexford konderrian dagoen penintsula bat da.
Historikoki, itsasoz, Irlandako hego-ekialdeko sarbide edo ataria izan da, bai bikingo, anglosaxoi nahiz ingelesen inbasioetan.
Bere muturrean Hook lurmuturra eta Hook itsasargia daude, eta penintsulan bertan Fethard-on-Sea arrantzale herria eta sorgindua egotearen ospea duen Loftus Hall landetxea.