Hollie Arnold
Hollie Arnold | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2016) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Holton le Clay (en) , 1994ko ekainaren 26a (30 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
holliearnold.com | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hollie Beth Arnold (Lincolnshire, Erresuma Batua, 1994ko ekainaren 26a) kirol egokituko atleta britainiarra da, F46 xabalina kategorian lehiatzen dena. Grimsbyn jaio arren, Loughboroughen bizi eta entrenatu izan du. 2008ko Pekingo Udako Paralinpiar Jokoetan eta 2012ko Londresko Udako Paralinpiar Jokoetan podiumik lortu barik lehiatu zen Arnold, baina 2016ko Rio de Janeiroko Paralinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen F46 xabalina mailan. 2018an bigarren paralinpiarra bilakatu zen, Sophie Hahnen ostean, zeinak ekitaldi berean urrezko domina paralinpiarrak, mundialak, europarrak eta Commonwealthekoak lortu zituen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arnold 1994an Lincolnshiren jaio zen, eta Holton le Clayn hazi zen. Eskuineko beso barik jaio zen.[2] Udako oporretan pistako atletismo ikastaro batera joan zenean, xabalinan abilezia zuela konturatu zen.[3] Club Atletico Cleethorpesekin bat egin zuen, baina geroago Galesko Hengoed taldera joan zen, atletismoko entrenatzaile ohiarengandik gertu egoteko.[2] 2017an, Loughborougheko Unibertsitatean entrenatzeko aldatu zen.[3]
Atleta ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]11 urterekin egin zuen bere lehen kirol egokituko ekitaldia, eta zazpi urrezko domina irabazi zituen hainbat ekitalditan.[4] 2008an, 14 urterekin, 2008ko Pekingo Udako Paralinpiar Jokoetan Britainia Handia ordezkatzeko aukeratu zuten, 11. postuan amaituz emakumezkoen F42-46 xabalinan. 2008ko Britainia Handiko taldekiderik gazteena izan zen.[4]
Hurrengo urtean bere lehen domina garrantzitsuak irabazi zituen IWASen Suitzako Gazteen Munduko Txapelketetan lehiatu zenean, 2009an; zilarra irabazi zuen F46 disko jaurtiketan, eta brontzea F46 xabalina jaurtiketan.[3] 2009. urtea izan zen Arnold disko jaurtiketako txapelketetan lehiatu zen azken urtea, eta xabalina txapelketan kontzentratu zen erabat.[5]
2010ean, xabalina domina hobetu zuen 2010eko IWASeko Munduko Junior Txapelketan zilarra lortu baitzuen, eta gero urrea eskuratu zuen Dubain jokatu zen 2011ko Txapelketan.[3] 2011n Arnold senior mailara igo zen Britainia Handia ordezkatuz Zeelanda Berriko KPI Atletismoko Munduko Txapelketetan; hirugarren amaitu zuen F46 xabalinan, brontzezko domina lortuta.[3]
2012an, zilarrezko domina lortu zuen KPI Txapelketetan.[3] F46 xabalinan bere marka pertsonalik onena 35,88m-tan erregistratu zen 2012ko ekainean, Cardiff-eko Galesko Txapelketetan, eta munduko bigarren postuan sailkatu zen 2012ko Londresko Udako Paralinpiar Jokoetara sartzeko ekitaldian.[5] Arnolden marka pertsonala handitu egin zen 2012ko Joko Paralinpikoetan, Londresen, 36,27 metroko jaurtiketarekin. Uztailaren 22an, KPIaren Munduko Atletismo Txapelketetan lehiatu zen Arnold, Lyonen. 37,45m-ko jaurtiketa irabazlearekin irabazi zuen urrea, bere marka pertsonalik onena hobetuta.
2014an KPIaren Europako Atletismo Txapelketak prestatzeko prestatzen ari zen Arnold Swansean, bi urte lehenago Stadskanaalen irabazitako zilarrezko domina hobetzeko itxaropenarekin. Ekitalditik aste gutxira, Arnoldi jakinarazi zioten lehiakiderik ez zegoenez, bere F46 ekitaldia kanporatua izan zela.[6] Nazioarteko domina handi bat lortzeko hurrengo aukera 2015eko KPI Munduko Atletismo Txapelketan heldu zitzaion, Dohan (Qatar). Han, 40.53ko distantzia errekorra lortu zuen eta urrezko domina mantendu.[7]
2016ko irailean Arnoldek 2016ko Rio de Janeiroko Paralinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen 43,01 metroko jaurtiketa errekorrarekin. [8]
2018ko apirilean, Arnoldek urrezko domina irabazi zuen 2018ko Mankomunitateko Jokoetan, Gold Coasten, Australian, 44,43 metroko munduko jaurtiketa errekorrarekin.[9]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2017ko Urte Berriko Ohoreetan Britainiar Inperioaren Ordenako (MBE) kide izendatu zuten, atletismoan egindako zerbitzuengatik.[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Para Athletics World Championships: Hollie Arnold wins sixth consecutive javelin title» BBC Sport 2024-05-17 (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
- ↑ a b «Hollie Arnold and Jamie Carter thrilled to be selected for London 2012 Paralympic Games» Grimsby Telegraph 11 de julio de 2012.
- ↑ a b c d e f Arnold, Hollie. paralympics.org.uk.
- ↑ a b Arriva Trains Wales is getting behind Llanbradach athlete Hollie Arnold. arrivatrainswales.co.uk.
- ↑ a b Hollie Arnold. thepowerof10.info.
- ↑ «Hollie Arnold's European medal dream is snatched away as IPC remove F46 javelin from championships» Grimsby Telegraph 6 de agosto de 2014.
- ↑ «Results – Women's Javelin throw F46 Final» International Paralympic Committee. IPC 31 de octubre de 2015.
- ↑ Paralympics 2016: Great Britain match London 2012 gold-medal tally. BBC News 14 de septiembre de 2016.
- ↑ Athletics: Para-sport Athletics - Women's F46 Javelin Throw. BBC Sport 16 de abril de 2018.
- ↑ London Gazette (61803): N15. 31 de diciembre de 2016.