Hipoteka
Hipoteka bat epe luzerako mailegu bat da. Pertsona juridiko batek jabetza bat, gehienetan etxe bat, erosteko erabiltzen den kontratu bat da.[1] Jabetza maileguaren berme gisa erabiltzen da. Horrek esan nahi du mailegu-hartzaileak adostutako kuota ordaintzen ez badu, hartzekodunak jabetza har dezakeela mailegatutako dirua berreskuratzeko.[2]
Hipotekak XXI. mende hasierako Depresio Handiaren jatorrian daude, bankuek gehiegizko maileguak eman zituztenean gehiegiz baloraturik zeuden etxebizitzak erosteko.[3]
Kalkulua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europan Euribor izeneko sistema erabili ohi da hipotekak kalkulatzeko, horren gaineko kopuru bat ezarriz interes tasa gisa. Kasu horretan interes-tasa aldakorra dela esango da. Interes-tasa ez bada aldatzen Euriborrarekin eta beti mantentzen bada finko, interes-tasa finko deitzen zaio.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Hipoteka gastuak erreklamatzeko epemugarik ez dela ebatzi du EBko Justizia Auzitegiak» Berria 2024-01-25 (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
- ↑ «Hipoteka-maileguak» www.euskadi.eus 2017-02-01 (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
- ↑ «Zer da Euriborra?» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |