Edukira joan

Helenizazio

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Alexandro Handiaren konkisten mapa, K.a. 334–323.
Alexandro Handiak Alexandria sortu zuen.

Helenizazioa Antzinako Greziako kultura Greziako mugetatik kanpo garatzeko prozesua da. Helenizazio izena lehenbizikoz Johann Gustav Droysen alemaniar historiagileak erabili zuen, XIX. mendean. Prozesu horren ondorioz, askotariko kulturen elementuak nahasi ziren. Helenizazio prozesuan, kultura batzuek garrantzi handia izan zuten: juduak, egiptoarrak, persiarrak...[1]

Aro garaikidean, helenizazio izenak beste esanahi bat ere izan du: XX. mendearen hasieran, Grezia garaikidean, estatu nazionala sortu zenean, greziarren ezaugarriak berreskuratzeko politikari esan zitzaion.[2]

Tenporizazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru arotan banatu ohi da:

Helenizazioarekin, kultura klasikoaren egitura politikoa izan zen estatu-hiriaren (polis) gainbehera etorri zen; horrekin batera, ekialdeko monarkiak sendotu ziren, eta burokrazia indartsu bat antolatu; jendeak parte gutxiago hartzen zuen politikan, eta moralaren, filosofiaren eta literaturaren alorreko indibidualismoa nagusitzen hasi zen; berezko greziar erlijioak bere lekua utzi zien, hein handi batean, ekialdeko erlijioei, lehenik, eta kristautasunari, azken aldian. Jakintzaren eremuan, filosofiak logikaren eta moralaren bidea hartu zuen batez ere; zientzia jakin batzuek aurrerabide handia izan zuten: matematika, medikuntza, fisika eta geografia. Arte figuratiboetan errealismo bizia nagusitu zen.

Atenas hiriaren ordez, Alexandria bilakatu zen kulturagune, eta haren ondoren Erroma. Erromatar Inperioaren babesean greziar kulturak adierazpen ederrak izan zituen. Azken aldera, berriz, Bizantzio izan zen gune nagusia. Hizkuntzaren batasuna ere orduan egin zen, koiné dialektos delakoaren bitartez. Literatura sailean erretorika eta ohiturazko komedia dira adierazgarrienak; barrenkoiago bilakatu zen poesia eta zuen orijinaltasuna galdu bazuen ere, finezia handia erdietsi zuen. Azpimarratzekoa da epitalamioa, epigramaren garapena. Mitologia edo artzain giroko obra eta autore ugari izan ziren (Kalimako, Teokrito). Prosazko eleberria ere orduan sortua da. Elementu aberatsez (fantasia, abentura harrigarri, amodio nahaste) beterik agertzen da eta, aldi berean, jende xumearen bizitza jasotzen du eta esklabo, haur eta animalien deskribapen errealistenak ematen ditu. Helenismoaren bigarren aroko aldirik joriena Juliano Apostata enperadoren garai artekoa da (355-363).

  • Hansen, Mogens Herman; Nielsen, Thomas Heine (2004). «Aiolis and Sout-westhern Mysia». An inventory of archaic and classical poleis. New York: Oxford University Press. 1034 or. ISBN 0-19-814099-1.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) https://conceptodefinicion.de/helenizacion/
  2. Zacharia, Katerina (2008). «Hellenisms: culture, identity, and ethnicity from antiquity to modernity». Ashgate Publishing, Ltd. 232 or. ISBN 9780754665250.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Helenizazio