Edukira joan

Gracia Alonso de Armiño

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gracia Alonso de Armiño
Bizitza
JaiotzaBilbo1992ko abuztuaren 11 (32 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria eta erizaina
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Araski AES-
CB Estudiantes-
 
Posizio edo espezialitateapibota
Altuera180 zentimetro

Gracia Alonso de Armiño Riaño (Santutxu, Bilbo, Bizkaia, 1992ko abuztuaren 11) euskal saskibaloi-jokalaria da, hegaleko postuan jokatzen duena. 2022an, Espainiako Emakumezkoen Saskibaloi Ligan aritzen den Araski AES taldean jokatzen zuen, pibot posizioan.[1][2] Ogibidez erizaina da[3][4].

2024ko Parisko Udako Olinpiar Jokoetan olinpiar txapeldunordea izan zen Vega Gimeno, Sandra Ygueravide eta Juana Camiliónekin batera,eta 3x3 saskibaloian zilarrezko domina lortu zuen emakumezkoen txapelketan.[5] Hamabost egun geroago talde berak Europako txapela lortu zuen Austrian.[6][7]

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitan Santutxun bizi izan zen eta Basarrateko Luis Briñas eskolan ikasten zuen, baina gero, Bidebarrieta kalean bizitzera jaitsi zirenean Berrio Otxoa ikastetxera aldatu zen.[4] Saskibaloian debuta egin zuen 6 urterekin Berrio Otxoako taldean.[2] Haur eta kadete mailan Bizkaiko eta Euskadiko selekzioekin jolastera iritsi zen.[8] 16 urterekin denboraldi bat jokatu zuen Basket Ibaizabal Saskibaloi Taldean, Emakumezkoen 2. Saskibaloi Ligan jokatu zuen taldean.[2]

17 urte zituenean Ameriketako Estatu Batuetara joan zen, Knoxville-ko West High School-en (Tennessee) truke-programa batean parte hartzera.[4] Ondoren, erizaintza ikasketak egin zituen Freed-Hardeman Unibertsitatean eta unibertsitateko taldearekin NCAA ligan aritu zen.[9] Tennesseeko Knoxvilleko West High Schoolekin jokatu zuen saskibaloian. Talde horrekin barrutiko eta eskualdeko txapelduna izan zen, eta “Sub-State” irabazi zuen.[2]

2011n NCAA Ligan lehiatu zen Suediako bere taldearekin.[8]

Itzuli zenean Lointek Gernika Bizkaia taldean sartu zen 2016/17 denboraldian.[8][10] Hala, debuta egin zuen Endesa Emakumezkoen Ligan. Emakumezkoen Ligan lehiatu zen Basket Ibaizabal Saskibaloi Taldearekin 2017/18an, eta Real Canoe N.C. taldea 2018an/19.[2][8]

2019/20 denboraldian Madrileko Estudiantes taldeak fitxatu zuen.[11][8] Denboraldi horretan, “Bostekorik Onena”rako 8 aldiz izendatu zuten. Bostekorik Onenak ACB, Emakumezkoen 2. Liga eta EBA.7 taldeetako banakako emanaldi onenak saritzen ditu. Estudiantes-eko bigarren denboraldian, 2020/21ean, 5. Ligako kategoria absolutura itzuli zen.[8]

2020an, Espainiako selekziorako hautatu zuten 3x3.8 saskibaloian.[12]

2021-2022 denboraldian Araski AES taldeak fitxatu zuen.[2][13][14][15][16]

Casademont Zaragoza Femeninoak fitxatu zuen 2022/2023 denboraldirako. Erregina Kopako titulua lortu ondoren, 2023ko maiatzaren 29an, modu hunkigarrian agur esan dio Zaragozako klubari.[17]

23-24ko denboraldian hasieran Ibaeta C.D, taldean aritu zen eta urtarrilean Estudiantes taldeak fitxatu zuen.[1], Parisko Olinpiadetan ere jokatu zuen.

Denboraldia Taldea Liga
2016-2017 Gernika KESB Liga Femeninoa
2017-2018 GDKO Ibaizabal Liga Femeninoa 2
2018-2019 Real Canoe Liga Femeninoa 2
2019-2021 Estudiantes Liga Femeninoa
2021-2022 Araski Liga Femeninoa
2022-2023 Basket Zaragoza Liga Femeninoa
2023-2024 IDK Euskotren Liga Femeninoa
2023-2024 Club Baloncesto Estudiantes Liga Femeninoa

Zilarrezko domina 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3x3 saskibaloian zilarrezko domina lortu zuen 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Espainiako selekzioan.[5][18][19][20] Hiru hauek izan ziren Graciaren taldekideak: Vega Gimeno, Sandra Ygueravide eta Juana Camilión,[5][21][22]

Azken-azkenean sailkatu ziren Jokoetarako, Graziak sartutako saskiratze ikusgarri bati esker. Parisen aste oso batez aritu ziren partidak jokatzen; egun askotan hiru partida jokatu zituzten arratsalde berean; horregatik, hirugarren egunean fisikoki oso estu egon ziren, eta, horren ondorioz, jokatutako bi partidak galdu zituzten. Gero, bi partida diferente izan ziren finala eta finalerdia. Finalerdia, AEBen kontrakoa izan zen, eta borrokatuagoa izan zen fisikoki, kontaktu gehiago egon zen jokalarien artean. Finalean, Alemaniaren aurkakoa, berriz, dinamikoagoa eta teknikoagoa. Baloia oso bizkor mugitzen zen alderik alde, eta zulo gehiago aurkitu zituzten jaurtiketa erosoagoak egiteko. Bestalde. Alemaniaren kontra aurretik askotan jokatu zuten, eta erosoago zeuden, ezagutzen zutelako. AEBen kontra, berriz, zuhurtzia handiagoz aritu ziren, ez zituztelako hainbeste ezagutzen.[21]

3X3 saskibaloia 2018an ezagutu zuen Madrilen. Saskibaloiko bigarren mailan jokatzen zuen, eta bertan 3X3ko selekzioan aritzen ziren bi jokalari zeuden. Gustatu egin zitzaien nola jokatzen zuen Graciak, eta hautatzaileari aipatu zioten. Graciaren ezaugarriak aproposak iruditu zitzaizkien, udaz uda haiekin entrenatu zen gero, eta pixkanaka taldean sartuz joan zen, Pariseko jokoetara iritsi arte.[21]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) Espainiako Saskibaloi Federazioa. Gracia Alonso de Armiñoren emaitzak eta estatistikak. (Noiz kontsultatua: 2017-05-29).
  2. a b c d e f (Gaztelaniaz) «GRACIA ALONSO DE ARMIÑO, VERSATILIDAD PARA KUTXABANK ARASKI» Araski AES Baloncesto Femenino 2021-05-18 (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
  3. (Gaztelaniaz) Ensunza, Julen. (2024-08-05). «Gracia Alonso de Armiño, la enfermera de Santutxu que toca el cielo en París» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).
  4. a b c (Gaztelaniaz) Uriarte, Jon. (2024-08-12). «Gracia y la plata de Santutxu» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-08-16).
  5. a b c Garmendia Etxebarria, Aitor. (2024-08-06). «Gracia Alonso de Armiñok zilarrezko domina irabazi du hiruko saskibaloian» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
  6. «Gracia Alonso de Armiño bilbotarrak hiruko saskibaloiko Europako Txapelketa irabazi du Espainiarekin» EITB 2024-08-25 (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
  7. (Gaztelaniaz) EP, NTM /. (2024-08-25). «Gracia Alonso, campeona de Europa de baloncesto 3x3 femenino» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
  8. a b c d e f (Gaztelaniaz) Espainiako Saskibaloi Federazioa. (2016-06-09). Gracia Alonso, otra joven jugadora bizkaina que se une al proyecto del Gernika Bizkaia. (Noiz kontsultatua: 2017-05-29).
  9. (Gaztelaniaz) Victoria de Lecea, Jokin. (2017-01-06). «Gracia vuelve a sus orígenes» Deia (Noiz kontsultatua: 2017-05-29).
  10. Magro Eizmendi, Imanol. (2016). «Aldaketaz josita dator denboraldia» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
  11. (Gaztelaniaz) «Gracia Alonso regresa a LF con Movistar Estudiantes» Movistar Estudiantes 2020-07-10 (Noiz kontsultatua: 2021-05-19).
  12. (Gaztelaniaz) Calvo, Roberto. (2020). «Gracia Alonso de Armiño, pasión por la vida y el baloncesto» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
  13. (Gaztelaniaz) «La alero Gracia Alonso procedente de Estudiantes, primer fichaje del Araski» El Correo 2021-05-18 (Noiz kontsultatua: 2021-05-19).
  14. (Gaztelaniaz) Alava, Noticias de. «Gracia Alonso de Armiño, primer fichaje del Araski» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-19).
  15. (Gaztelaniaz) gracia-alonso-de-armino-primer-fichaje-del-kutxabank-araski. .
  16. «FEDERACION ESPAñOLA DE BALONCESTO» www.feb.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  17. (Gaztelaniaz) García Arlegui, David. (2024). «Gracia Alonso de Armiño en su adiós: 'A mi querida Marea Roja, hasta pronto'» El Periódico de Aragón (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
  18. «Gracia Alonso de Armiñok zilarrezko domina irabazi du hiruko saskibaloian» Berria 2024-08-05 (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
  19. «Olinpiar Jokoetan 43 euskal herritarrek parte hartuko dute» Berria 2024-07-24 (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  20. (Gaztelaniaz) Calvo, Roberto. (2024-08-06). «Una medalla de puro corazón para la bilbaina Gracia Alonso de Armiño» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
  21. a b c Arratibel Gascon, Ainara. (2024-08-07). ««Saskibaloiak egin didan oparirik handiena da hau»» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-08-16).
  22. (Gaztelaniaz) DiarioEnfermero. (2024-08-06). «La enfermera Gracia Alonso de Armiño, plata en baloncesto 3x3 de los Juegos» Noticias de enfermería y salud (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]