Gidabaimen
Itxura
Gidabaimena bide publikoetatik ibilgailuak erabiltzea baimentzen duen dokumentua da.[1]
Edozein gidari dokumentu originala edo konpultsatutako kopia bat eramatera beharturik dago. Betekizun hau ez baldin bada betetzen, polizia-agenteek ibilgailua ibilgetu ezezik gidaria ere salatuko dute.
Europar Batasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gidabaimen motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]A1
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gutxieneko adina: 16 urte.
- Zer gidatzea baimentzen du?:
- Bi edo hiru gurpileko ziklomotor eta kuadriziklo arinak.
- Higikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak.
- Motozikleta arinak sidekarrik gabe:
- Gehieneko zilindrada: 125 cm3koa.
- Gehineko potentzia: 11KWekoa.
- Gehieneko potentzia/masa erlazioa: 0,11 KW/Kgkoa.
- Gidalizentziekin gidatu daitezkeen ibilgailuak.
- Oharra:
- Motozikleta hutsean dagoenean baimendutako gehieneko masaren %50a gainditzen ez badu, atoi eta erdiatoiak arrastatzea baimentzen du.
- Gutxieneko adina: 18 urte.
- Zer gidatzea baimentzen du?:
- Bi edo hiru gurpileko ziklomotor eta kuadriziklo arinak.
- Higikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak.
- Hiru gurpileko ibilgailuak eta kuadrizikloak.
- Sidekar eta sidekarrik gabeko motozikletak.
- Oharrak:
- Automatikoki, A1 gidabaimena lortzen da ere.
- Motozikleta hutsean dagoenean baimendutako gehieneko masaren %50a gainditzen ez badu, atoi eta erdiatoiak arrastatzea baimentzen du.
- 25 KWko potentzia edota 1,6 KW/Kgko potentzia/masa erlazio baino gehiagoko motozikletak gidatu ahal izateko, gutxienez, 2 urteetako esperientzia eduki behar da A1 gidabaimenak gidatzera baimentzen dituen motozikletekin.
- Gutxieneko adina: 18 urte.
- Zer gidatzea baimentzen du?:
- Bi edo hiru gurpileko ziklomotor eta kuadriziklo arinak.
- Higikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak.
- Kuadriziklo motordunak.
- 9 eserleku dituzten ibilgailuek (gidaria barne) eta gehienez 3500 Kgko baimendutako gehieneko masatik pasatzen ez diren ibilgailuek, 750 Kgko BGM duten atoi arinak arrastatu ditzakete.
- Ibilgailuek 750 Kg baino gehiagoko atoiak arrastatu ditzakete ibilgailu-taldearen BGM 3500 Kgko baino handiagoa bada eta atoiaren BGM ibilgailua hutsean dagoenean baino txikiagoa bada.
- Nekazaritzako ibilgailu autopropultsatuak, nahiz eta baimendutako masa eta dimentsioak gainditu. Gehienez, 9 pertsona garraiatu dezakete (gidaria barne).
- 40 Km/hko baimendutako gehieneko abiadura duten ibilgailu bereziak.
- Oharrak:
- 3 urte baino gehiagoko esperientziarekin, A1 gidabaimeneko motozikletak gidatzea baimentzen da, baina bakarrik Espainian erabiltzeko.
- 3500 Kgko BGM duen ibilgailua + 750 Kg atoi arina = 4250 Kgko BGM duen ibilgailu-taldea.
- 2500 Kgko BGM eta 1800 Kgko tara duen ibilgailuak + 1000 Kgko atoia = 3500 Kgko BGM duen ibilgailu-taldea.
- Gidariak ezin izango du 8 pertsona baino gehiago garraiatu.
C1
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gutxieneko adina: 18 urte.
- Ezinbestekoa da: B gidabaimena indarrean edukitzea.
- Zer gidatzea baimentzen du?:
- 3500 Kg eta 7500 Kg arteko BGM duten ibilgailuak gidatzea. Gainera, gidariak ezin izango du 8 pertsona baino gehiago garraiatu.
- Ibilgailuek 750 Kgko BGM duten atoi arinak arrastatu ditzakete.
- Oharra:
- Gidabaimen honekin, automatikoki BTP gidabaimena eskuratzen da.
- Gutxieneko adina: 21 urte (18 urte C1 izanez gero).
- Ezinbestekoa da: B gidabaimena indarrean edukitzea.
- Zer gidatzea baimentzen du?:
- 3500 Kg baino gehiagoko BGM duten ibilgailuak gidatzea. Gainera, gidariak ezin izango du 8 pertsona baino gehiago garraiatu.
- Ibilgailuek 750 Kgko BGM duten atoi arinak arrastatu ditzakete.
- Oharra:
- Gidabaimen honekin, automatikoki BTP eta C1 gidabaimena eskuratzen da.
D1
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gutxieneko adina: 21 urte.
- Ezinbestekoa da: B gidabaimena indarrean edukitzea.
- Zer gidatzea baimentzen du?:
- Pertsona-taldeak garraiatzeko prestaturik dauden ibilgailuak, baina bakarrik 9 eta 17 pertsona artean garraiatzeko.
- Ibilgailuek 750 Kgko BGM duten atoi arinak arrastatu ditzakete.
- Gutxieneko adina: 21 urte.
- Ezinbestekoa da: B gidabaimena indarrean edukitzea.
- Zer gidatzea baimentzen du?:
- Pertsona-taldeak garraiatzeko prestaturik dauden ibilgailuak, 9 pertsona baino gehiago garraiatzeko.
- Ibilgailuek 750 Kgko BGM duten atoi arinak arrastatu ditzakete.
- Oharra:
- Gidabaimen honekin, automatikoki D1 gidabaimena eskuratzen da.
- Gutxieneko adina:
- B+E: 18 urte.
- C1+E: 18 (B gidabaimenarekin) edota 21 urte.
- C+E: 18 (Bedota 21 urte.
- D1+E: 21 urte.
- D+E: 21 urte.
- Ezinbestekoa da: B, C1, C, D1 edo D gidabaimena izatea.
- Jakin beharrekoa:Gainera, E baimena bakarrik gidabaimen batentzako balio du eta gidabaimen hori aurrez izatea eskatzen du. Beraz, E gidabaimenak bakarrik konbinazio bakar batentzako balio du.
- Zer gidatzea baimentzen du?:
- 750 Kg baino gehiagoko BGM duten atoi arinak arrastatu daitezke.
BTP
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gutxieneko adina: 18 urte.
- Ezinbestekoa da: B gidabaimena indarrean edukitzea.
- Zer gidatzea baimentzen du?:
- Ibilgailu bereziak.
- Lehentasunezko ibilgailuak.
- Eskola-umeak garraiatzeko autobusa.
- Taxiak.
- Txofer gisa lan egin alokairuan dauden autoetan.