Garrotxa
Garrotxa[1] (katalanez: La Garrotxa) Kataluniako ipar-ekialdean dagoen eskualde mugakidea da, Gironako probintzian kokatutakoa, Ipar Kataluniako mugan.
51.786 biztanle zituen 2005ean, eta 2010ean 55.439, 21 udalerritan banatuta. 735.39 km²-ko azalera dauka. Olot da hiriburua eta udalerririk populatuena.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Vallespir (Ipar Katalunia), hegoaldean Selva, ekialdean Alt Empordà, Pla de l'Estany eta Gironès eta mendebaldean Ripollès eta Osona eskualdeak mugakide ditu.
Inguru naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekialdeko Piriniotan kokatuta dago eskualde menditsu hau. Halaber, ezaguna da Garrotxako Sumendi-Lurraldearen Parke Naturalaren barruan dauden sumendiak direla eta.
Udalerri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Olot (hiriburua): 31.271 biztanle.
- Sant Joan les Fonts: 2.631.
- La Vall d'en Bas: 2.616.
- Besalú: 2.211.
Herritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antonio Soler (Olot, 1729-1783), musikagile eta musikaria.
- Guerau de Liost (Olot, 1878-1933), politikari eta poeta.
- Albert Dou (Olot, 1915–2009), matematikaria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kataluniako eskualdeak | ||
---|---|---|
Alt Camp • Alt Empordà • Alt Penedès • Alt Urgell • Alta Ribagorça • Anoia • Bages • Baix Camp • Baix Ebre • Baix Empordà • Baix Llobregat • Baix Penedès • Baixa Cerdanya • Barcelonès • Berguedà • Conca de Barberà • Garraf • Garrigues • Garrotxa • Gironès • Maresme • Moianès • Montsià • Noguera • Osona • Pallars Jussà • Pallars Sobirà • Pla de l'Estany • Pla d'Urgell • Priorat • Ribera d'Ebre • Ripollès • Segarra • Segrià • Selva • Solsonès • Tarragonès • Terra Alta • Urgell • Arango harana • Vallès Occidental • Vallès Oriental |