Frantzisko Asiskoa
Frantzisko Asiskoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1219 -
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Giovanni di Pietro di Bernardone | ||||||
Jaiotza | Asis, 1182ko ekainaren 24a | ||||||
Talde etnikoa | Italiarra | ||||||
Heriotza | Portiuncula (en) eta Asis, 1226ko urriaren 3a (44 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Basilica of San Francesco d'Assisi (en) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Pietro di Bernardone dei Moriconi | ||||||
Ama | Pica de Bourlemont | ||||||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | italiera latina frantsesa | ||||||
Ikaslea(k) | |||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | poeta, diakonoa, idazle erlijiosoa, idazlea, predikaria, misiolaria, erregelapeko elizgizona, elizgizon katolikoa, fundatzailea, Erromesa, teologoa, mistikoa eta founder of Catholic religious community (en) | ||||||
Santutegia | |||||||
Urriaren 4 | |||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa katolizismoa | ||||||
Erlijio-ordena | Frantziskotarren Ordena | ||||||
San Frantzisko Asiskoa (Asis, Italia, 1181/82 – 1226ko urriaren 3a) italiar erlijioso katolikoa zen, Anaia Txikien Ordenaren sortzailea (frantziskotarrak), otoitza, txirotasuna, ebanjelizazioa eta Kreazioaren babesa aldarrikatzen zituena. Gregorio IX.a aita santuak santutu zuen 1228an. Liturgia egutegi katolikoan urriaren 4ean ospatzen da bere eguna.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Merkatari aberats baten semea zen. 1206an familiarekiko harremanak hautsi eta bakardadean bizitzeko erretiratu zen. Geroago, herriz herri predikatzen hasi zen. Jarraitzaile asko bildu zitzaizkion (1208-1209) eta anaidi bat antolatu zuen. 1210ean Inozentzio III.ak anaidi hura hitzez onartu zuen. Berak idatzi zuen Cantico di Frate sole (1224, Eguzki anaiaren kanta), Italiako literaturako lehen poema handia (unbrieraz idatzia). Bere bizitzako pasarteak, egiazkoak eta asmatuak, Fioretti (Loretxoak, Krispin Beobidek euskarara itzuliak) liburuan bildu ziren XIV. mendean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/09/23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantzisko Asiskoa |
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |