Francesca da Rimini eta Paolo Malatesta Dantek eta Virgiliok behatuta
Francesca da Rimini eta Paolo Malatesta Dantek eta Virgiliok behatuta | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Ary Scheffer |
Izenburua | Les Ombres de Francesca da Rimini et de Paolo Malatesta apparaissent à Dante et à Virgile, Francesca da Rimini en Paolo Malatesta aanschouwd door Dante en Vergilius eta dante e virgilio incontrano le ombre di francesca da rimini e paolo malatesta nell'oltretomba |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | erromantizismoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | Danteren Infernua |
Francesca da Rimini eta Paolo Malatesta Dantek eta Virgiliok behatuta margolana Ary Scheffer artista frantsesak 1822 eta 1855 artean gutxienez oso antzeko sei bertsiotan margotutako konposizioa da; guztiak mihise gaineko oliotan daude. Margolanek Danteren " Infernua"ren eszena bat erakusten dute, Dante eta Virgilio eskuineko itzaletan Francesca da Rimini eta Paolo Malatesta maitale erailak Infernuan ikusten. "Schefferren lanik onena bezala deskriba liteke".[1]
Jatorri literarioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jainkotiar komediaren lehen liburukian, "Infernua", Dantek eta Virgiliok Francesca eta bere maitale Paolorekin topo egiten dute lizuneentzat gordeta dagoen infernuko bigarren zirkuluan. Zirkulu honetan, arrazoia alde batera utzi eta haien pasioek bultzatuta jokatu dutenak izango ditugu. Hauek iada zirgotuak dira, eta amaierarik ez duen zurrunbilo baten barne egongo dira betiko. Zurrunbilo horretan Dantek Francescarekin egingo du topo; izan ere, bere koinatu eta amorante Paolorekin harreman sexualak izateagatik dugu zirgortua.[2]
Bertsioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Pittsburghen dagoena, 1851.
-
Cleveland, 1851.
-
Hamburgo, 1854.
-
Louvre, 1855.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Rosenthal, Léon, Romanticism, 172 or, 2014, ISBN 1783103280. [1]
- ↑ NEIRA SOTO, K.: El infierno de Dante. Lo esencial es invisible a los ojos. Chileko unibertsitatea, filosofia eta giza zientzien fakultatea, 5. orr.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea][[]Kategoria:Louvre museoaren margolanak]