Edukira joan

François Dominique Toussaint

Wikipedia, Entziklopedia askea
François Dominique Toussaint

Bizitza
JaiotzaCap-Haïtien1743ko maiatzaren 20a
HerrialdeaSaint-Domingue
HeriotzaFort de Joux (en) Itzuli1803ko apirilaren 7a (59 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaGaou Guinou
Ezkontidea(k)Suzanne Simone Baptiste Louverture (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraFrantziako Lurreko Armada
Graduadibisio-jeneral
jeneral
Parte hartutako gatazkakNapoleondar Gerrak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Jakobino

Find a Grave: 21625 Edit the value on Wikidata

François-Dominique Toussaint Louverture (Saint-Domingue, Hispaniola, Haiti, 1743ko maiatzaren 20a - Jouxeko gotorlekua, Pontarlierretik hurbil, Frantzia, 1803ko apirilaren 7a), Toussaint L'Ouverture edo Toussaint Bréda ere deitua, Haitiko iraultzailea izan zen.

Esklaboa zen, eta 1791n bat egin zuen Bukman buru zuen matxinadarekin. Beltzen askatasunerako mugimenduko buruzagietako bat bihurtu zen, Bukman hil zutenean, eta frantsesen eta espainiarren arteko 1793ko gerra hasi zenean, espainiarren mendeko lurraldera pasa zen, lehenengoei aurre egiteko.

1794an, esklabotasuna bertan behera geratu zenean, frantsesen aldera itzuli eta, urtebete geroago gerra amaitutakoan, Haitiko gudarosteko komandante nagusi izendatu zuten (1797). Oztopo guztiak gainditu (frantsesen atentatuak, espainiarren matxinadak), eta uharte ia burujabe gisa antolatu zuen Haiti (gobernari nagusi izendatu zuen bere burua). Ekonomian hobekuntza nabariak lortu bazituen ere, ez zen horrelakorik gertatu gizarte- eta ekoizpen-alorretan, lan erdi-behartuetara bultzatu baitzituen haitiarrak, eta egoera horrek sortutako matxinadak bortizki zapaldu zituen. 1802an, Napoleonek Leclerc bidali zuen Haitira, Louverture mendera zezan, eta erresistentzia labur baten ondoren, atxilotu eta Frantzian espetxeratu zuten. Urte bereko maiatzean, Napoleonek berriro ezarri zuen esklabotasuna; handik gutxira, beste matxinada bat gertatu zen, eta uharteak burujabetasuna lortu zuen (1802-1803). Louverture ordurako gaixo zegoen, eta medikuen laguntzarik jaso gabe hil zen, denbora laburraren buruan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]