Edukira joan

Florentzio Idoate Iragi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Florentzio Idoate Iragi

Bizitza
JaiotzaOrikain1912ko urriaren 27a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2001eko urriaren 17a (88 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, irakaslea eta artxibozaina
Enplegatzailea(k)Nafarroako Errege Artxibo Nagusia  (1966 -  1982)

Florentzio Idoate Iragi (Orikain, Ezkabarte, Nafarroa Garaia, 1912ko urriaren 27a - Iruñea, 2001eko urriaren 17a) artxibozaina eta historialaria izan zen.

Zaragozan egin zituen Historiako ikasketak. Nafarroako Artxibo Nagusian lan egin zuen 1947. urteaz geroztik. Espainiako Historia Akademiako kidea zen. Nafarroako historia-gaiak landu zituen, batez ere, bere artikulu eta liburuetan: Inventario de los bienes de la reina D.ª María, esposa de Pedro IV de Aragón (1947), Agotes en los valles de Roncal y Baztán (1948), Los gitanos en Navarra (1949), Brujería en la montaña de Navarra en el siglo XVI (1951), Rincones de la Historia de Navarra (1954-1966, hiru liburuki), Las fortificaciones de Pamplona a partir de la conquista de Navarra (1954), El Señorío de Sarría (1959), Catálogo documental de la Ciudad de Corella (1964), Documentos sobre agotes y grupos afines en Navarra (1973), La brujería en Navarra y sus documentos (1978), Catálogo del Archivo General de Navarra, Sección de Guerra (1978) eta Esfuerzo bélico de Navarra en el siglo XVI.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]