Edukira joan

Florentzio Axpe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Florentzio Axpe
Bizitza
JaiotzaSoraluze1871ko azaroaren 7a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBeasain1957ko apirilaren 17a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiza

Florentzio Axpe Bustindui (Soraluze, Gipuzkoa, 1871ko azaroaren 7aBeasain, Gipuzkoa, 1957ko apirilaren 17a) euskal apaiza izan zen.

Haurtzaroko ikastaroak jaioterrian egin zituen, lanbide eskolara aldatu eta handik apaizgaitegira joan zen apaiz ikasketak egitera.

Errioxa, Zarautz eta Deban egin zituen apaiz lanak.

1898an 27 urte zituela apaiztu eta Beasaina izendatu zuten. 1924ko otsailaren 5ean Beasaingo erretore-kargua hartu zuen, egun bertan plazako eskola berriak eta Udaletxe berria inauguratu zituelarik. Mateo Muxika Urrestarazu Doktoreak, Iruñeko Apezpiku izendatu berriak, bedeinkatu zituen.

1948ko martxoaren 28an, Beasainen apaiztu zeneko urrezko ezteiak ospatu zituenean, Udalak herriko Semeorde izendatu zuen aho batez.

Gaitz neketsu baten ondoren, Beasainen hil zen 1957ko apirilaren 17an (Asteazken Santu egunez). "Ordu oneko" hamabi meza emanez hileta nagusia ospatu ostean, eta segizioak eliz-eta herri-agintariak agurtu eta gero, gorpua Debako hilerrira eraman zuten, eta han familiaren hilobian ehortzi zuten.

Historia zen haren zaletasunetako bat, bere oroimenean era guztietako gertaeren hainbat eta hainbat data gordetzen baitzituen. Gazte-gaztetan marrazketa ikasi zuen, eta ia bizitza osoan zehar marraztu zuen. Artista bikaina zen lumatxoz marrazten, eta oso gogokoa zuen, eskopeta-baskuletan ikusi ohi diren miniaturazko ehiza-marrazkiak Txinako tintaz egitea. Urte askotan, azterketa garaian, bere jaioterrira joan ohi zen ikasgai honetako azterketen epaimahaikide.