Finistère
Finistère / Penn-ar-Bed (29) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Bretainia |
Prefetura | Quimper |
Prefeta | Pierre Maille (PS) |
Azpiprefeturak | Brest Châteaulin Morlaix |
Barrutiak | 4 |
Kantonamenduak | 54 |
Udalerriak | 283 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 48°15′N 4°00′W / 48.25°N 4°W |
Azalera | 6 733 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 927912 |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "&" bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Finistère ("Lurraren amaiera edo muturra") edo Penn-ar-Bed ("Munduko burua edo lurmuturra", bretoieraz) Bretainia mendebaldeko lurraldea da eta Frantziako 29. departamendua. Prefektura Quimperren dagoen arren, Brest hiri handiena da. 6.733 km²-ko azalera du eta 886.500 biztanle (132 biz./km², 2007). Departamenduak bretainierazko hiztun gehienak ditu.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakideak Côtes-d'Armor ipar-ekialdean eta Morbihan hegoa-ekialdean dira. Iparraldean, mendebaldean eta hegoaldean, aldiz, Atlantiar ozeanoak inguratzen du.
Bretainiako Bro Leon lurralde historikoa eta Bro Kernev lurraldearen mendebaldea hartzen ditu.
Orografia eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aon edo Aulne ibaiak bitan banatzen du departamendua: Arrée mendixkak (Menez Arre) daude iparraldean (384) eta Mendi Beltzak hegoaldean (325 m).
Itsasoa oso barnera sartzen da lurrean: adibidez, Bresteko golkoa, Douarnenezko badia, Audierneko badia.
Iparraldeko itsasertza (Leon eskualdea) itsas ibaiez betea dago. Hegoaldeko eskualdea (Cornuaille edo Kernev) apalagoa da. Uharte ugari ditu: Batz, Ouessant, Sein, Glenan.
Ozeano aldeko klima du, euritsua eta epela.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritza (fruituak, barazkiak eta laboreak; behiak) eta arrantza dira nagusi. Itsas portu ugari dago Finistèren; Concarneau eta Douarnenez Frantziako garrantzitsuenetakoak dira. Brest hiri jendetsuena da (portu militarra; merkataritza), eta Kenper, hiriburua, administrazio eta turismo hiria. Industriak ez du berebiziko muntarik, eta Brest aldean dago batez ere. Turismoak garrantzi handia du.
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen hiri nagusien zerrenda, 2013ko erroldako datuen arabera:
- Brest (142.722 biztanle)
- Quimper (hiriburua, 63.929 bizt.)
- Concarneau (20.604 bizt.)
- Morlaix (15.507 bizt.)
- Douarnenez (15.066 bizt.)
- Landerneau (14.902 bizt.)
- Quimperlé (11.978 bizt.)
Arrantza portuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauexek dira lurraldeko arrantza kai nagusiak:
- Clohars-Carnoët/Kloar-Karnoed
- Concarneau/Konk-Kerne
- Loctudy/Loktudi
- Penmarc'h
- Plobannalec-Lesconil/Pornaleg-Leskonil
- Le Guilvinec/Ar Gelveneg
- Audierne/Gwaien
- Douarnenez
- Camaret/Kameled
- Le Conquet/Konk-Leon
- Brest
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bretoiera eta frantsesa hitz egiten dira. Finistèren gorde dira batez ere bretoien hizkuntza, ohiturak eta arkitektura berezia.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Lagatjar menhir lerroa (Camaret-sur-Mer).
-
Ouessant uhartea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Departamenduaren kontseilu orokorraren webgunea