Feud (telesaila)
Feud (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Ryan Murphy |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 2 |
Atalak | 14 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telesail antologikoa, Dokudrama eta drama historikoa |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Touchstone Television (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | FX |
Hasiera-data | 2017ko martxoaren 5a |
Amaiera-data | 2017ko apirilaren 23a |
fxnetworks.com… | |
|
Feud estatubatuar telesail antologikoa da, Ryan Murphyk, Jaffe Cohenek eta Michael Zamek FXentzat egina.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bette and Joan (2017)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen denboraldia Joan Crawford eta Bette Davis aktoreen arteko auzietan zentratuko da, What Ever Happened to Baby Jane? filmaren ekoizpenaren ondoren.[1] Film honek Bette Davis aktore onenaren Oscar sarirako izendatu zuen, baina Anne Bancroften mesederako galdu zuen. Gainera, estatuatxoa Crawfordek jaso zuen, eta horrek areagotu egin zuen bien arteko etsaitasuna. Bi urte geroago, 1964an, Davis eta Crawford berriro elkartu ziren Hush… Hush, Sweet Charlotteren filmazioan, nahiz eta azken hau Olivia de Havillandek ordezkatzen duen, ekoizpenaren aurkako boikotaren ondorioz.
Capote vs. The Swans (2024)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]«Sexua, dirua eta abentura amaigabea»; hala dio Feud: Capote vs The Swans telesaileko goiburuak. Baina nortzuk ziren Capoteren Beltxargak? Zenbateko boterea zuten New Yorkeko eliteetan?
Glamour handiko emakumeak izan ziren, 1960ko hamarkadako goi klaseko socialite distiratsuak... Manhattango La Cote Basquen elkartzen ziren, Henri Soule baionarra jabe zuen jatetxe seinalatuan. Hasieran, Capote beltxargen konfiantzazko lagun bihurtu zen bertan, eta, azkenerako, traidore. Izan ere, hamarkada bat geroago, 1975ean haien sekretuak eta bizitza pertsonala haizatu zituen Esquire aldizkari ezagunean. Marilyn Monroe, Jackie Kennedy eta Frank Sinatra ere joaten ziren hara, baina Capoteren eta beltxargen artekoa izan omen zen eskandalurik sonatuena.[2]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bette and Joan (2017)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jessica Lange: Joan Crawford.
- Susan Sarandon: Bette Davis.
- Judy Davis: Hedda Hopper.
- Jackie Hoffman: Mamacita
- Alfred Molina: Robert Aldrich.
- Stanley Tucci: Jack L. Warner
- Alison Wright: Pauline Jameson
Capote vs. The Swans (2024)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Naomi Watts: Babe Paley
- Chloë Sevigny: C. Z. Guest
- Tom Hollander: Truman Capote
- Calista Flockhart: Lee Radziwill
- Diane Lane: Slim Keith
- Demi Moore: Ann Woodward
- Molly Ringwald: Joanne Carson
- Treat Williams: Bill Paley
- Joe Mantello: Jack Dunphy
- Chris Chalk: James Baldwin
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Andreeva, Nellie. (2016/05/05). «FX Orders Ryan Murphy Anthology Series ‘Feud’, Jessica Lange & Susan Sarandon To Star In First Installment: Crawford v Davis» Deadline.
- ↑ «Beltxarga beltz, zurien artean» Berria 2024-02-10 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |