Edukira joan

Femme (2023ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Femme (2023ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data2023
IzenburuaFemme
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa, thrillerra eta LGBTeei buruzko filma
Iraupena99 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Sam H. Freeman
Ng Choon Ping

Antzezlea(k)
Nathan Stewart-Jarrett
George MacKay
John McCrea (mul) Itzuli


[[Kategoria:John McCrea (mul) Itzuli antzeztutako filmak]]

IMDB: tt20114686 Filmaffinity: 115619 Allocine: 304350 Allmovie: vm14087408550 Edit the value on Wikidata

Femme 2023ko Sam H. Freeman eta Ng Choon Ping britainiar zinema zuzendarien thrillerra da.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Julesek Londresko klub batean lan egiten du drag queen gisa. Oholtza gainean, Aphrodite Banksen larruan sartzean, ikusleak erotu egiten dira; hura da tokiko erregina. Baina bere agertokia den klubaren babesetik irtetean, egoera oso bestelakoa da. Gau batean, Jules, oraindik ere Aphroditeren rolean, ondoko dendara sartuko da tabako bila. Gazte talde bat sartuko da bera bertan dagoela, eta Preston izeneko mutilak, Julesen presentziarekin gogaiturik, harengana hurbildu eta iseka egingo dio. Jules defendatu egingo da, gazteaz barre eginez, baina kalera irtetean taldeak eraso egingo dio, Jules odoletan eta erdi biluzik utzita.[1]

Hiru hilabete geroago, Jules ez da etxetik irteten. Aphrodite atzean utzita, egongelako sofan bideojokoetara jolasten igarotzen du eguna. Gau batean, ordea, gay sauna batera joatea erabakiko du, eta, bere ezustekorako, bere erasotzaile Preston topatuko du bertan. Makillajerik eta ileorderik gabe, erasotzailea ez da ohartuko bera nor den, eta Julesek mendekua lortzeko aukera bat ikusiko du. Horretarako, drag era berri bat hartuko du, gizon maskulinoarena, eta Prestonen inguruan barneratuz joango da, femme-ak atsegin ez dituen ingurune batean.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Mozorroek estalitakoak» Berria 2023-12-20 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.