Feliciano Beobide
Feliciano Beobide | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1888ko ekainaren 9a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Lesaka, 1956ko uztailaren 24a (68 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Izengoitia(k) | Lexaka |
Feliciano Beobide Udakiola (Tolosa, 1888ko ekainaren 9a - Lesaka, 1956ko uztailaren 24a), izengoitiz Lexaka, gipuzkoar musikagilea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eduardo Mokoroa irakaslearekin pianoa eta biolina ikasi zuen.[1] 1915etik 1920ra Lekeitioko Musika Bandaren zuzendaria izan zen.[2] 1922an Tolosako Bandaren zuzendari izendatu zuten, eta Udal Musika Akademiako zuzendaria ere izan zen. Espainiako Gerra Zibilean Irisarrin errefuxiaturik egon ostean, 1948tik 1956an hil zen arte Elizondoko Musika Bandako zuzendaria izan zen. Horrez gainera, Elizondo eta Doneztebeko musika-akademiak eta Bidasoako Soinu-jotzaileen Elkartea sortu zituen. Azken talde honekin kontzertu ugari eman zituen Euskal Herria, Katalunia eta Frantzian.[3]
Besteak beste, Altza Gaztiak, Gora Uzkudun, Bestaberriko zortzikoa, San Juan eguneko zortzikoa, Ia Zarrak, Tolosako Inauteria, Lesaka, Iruñatarra, Zeledon, Emon, emon eta La hinchada de Oronoz lanen egilea izan zen.[3][4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Lekeitiko Musika Bandaren historia Lekeitiokobanda.com
- ↑ a b Feliciano Beobide Eresbil.com
- ↑ Feliciano Beobide Udaquiola Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskomedia.org