Federigo Enriques
Itxura
Federigo Enriques (Livorno, 1871ko urtarrilaren 5a - Erroma, 1946ko ekainaren 14a) italiar matematikaria izan zen. Boloniako eta Erromako unibertsitateetan irakasle izan zen. Aljebra-azaleren azterketa geometrikoaren oinarriak ezarri zituen, eta zientziaren ezagutza- eta filosofia-alorretara zabaldu zuen bere ikerketa-esparrua. Obra nagusiak: Zientzia eta logikaren arazoak (1906-1927), Scienza e Razionalismo (1912, Zientzia eta errazionalismoa), Per la Storia della logica (1922, Logikaren historia).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.