Evgeny Kissin
Evgeny Kissin | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1971ko urriaren 10a (53 urte) |
Herrialdea | Errusia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Erresuma Batua (2002 - Israel (2013 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gnessin Russian Academy of Music (en) |
Hizkuntzak | ingelesa errusiera |
Irakaslea(k) | Anna Kantor (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | classical pianist (en) , musikagilea eta piano-jotzailea |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea | Deutsche Grammophon (en) RCA Victor Melodiya (en) |
kissin.org | |
Evgeny Kissin —errusieraz: Евгений Игоревич Кисин— (Mosku, 1971ko urriaren 10a) errusiar piano-jotzailea da. Ohi baino adimen handiagoko haurrentzako Gnessin Musika Eskolako ikasle izan zen. Sei urte zituela, Anna Pavlovna Kantorrekin hasi zen ikasten, eta hamabirekin Frédéric Chopinen pianorako bi kontzertuak jo zituen Moskuko Filarmonikarekin. Hala ere, Txaikovskiren pianorako 1. kontzertua opus 23 lanaren joaldiak egin zuen ospetsu batez ere -1987an, Herbert von Karajanen gidaritzapean eta Berlingo Filarmonikoarekin egindakoak-. Gero, kontzertu bat eman zuen Tokion, zuzenean grabatu zena: Kissin in Tokyo. 1990eko irailean egin zuen debuta Estatu Batuetan, New Yorkeko Filarmonikoarekin eta Zubin Mehtaren gidaritzapean: Chopinen Pianorako 1. kontzertua mi minorrean, opus 11 jo zuen. Besteak beste, Haydn, Mozart, Rakhmaninov, Prokofiev eta Xostakovitxen kontzertuen grabazioak egin ditu Kissin: A Musical Portrait diskoan. Aipatutako musikari horien obrez gainera, Schumann, Liszt eta Beethovenenak ere baditu bere errepertorioan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Evgeny Kissin |