Edukira joan

Euskal Jai pilotalekua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal Jai pilotalekua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Historia eta erabilera
JabeaIruñeko Udala
Erabilerapilotalekua
Edukiera1.000

Euskal Jai pilotalekua Iruñeko Alde Zaharreko San Agustin karrikan kokatutako pilotalekua izan zen. 1909an zabaldu zen, lehenago trinket bat zegoen tokian eraikia, eta urte askoan erremonte partidak jokatu ziren bertan. Arkitektura modernistaren ale bakana zen, burdinazko egitura zuena.

Enpresak eraiki zuenetik, 1977an itxi zuten arte, profesionalak aritu ziren bertan. Bitarte horretan, erremonteaz gain, amateurrek pala edota zesta punta partidak eta saioak egiten zituzten, eta are bestelako kirolak ere egin izan ziren, hala nola saskibaloi partidak edo boxeo borrokak. Herramintazko pilota jokoetarako pilotalekurik egokienetakoa zen, harrizko frontisaren eta zolaren kalitatea eta neurriak oso aproposak baitziren. 55 m luze zen, hamalau koadro, 10,83 m gora eta 10,35 m zabal[1].

1993an, urte askoan zehar eraikina abandonaturik egon ostean, Iruñeko gazteek okupatu eta gaztetxea egokitu zuten bertan, bai eta herritarrendako josteta edo plaza gune gisa ireki ere. Azkenik 2004ean Iruñeko udalak, Alde Zaharra biziberritzeko zentro hidrotermala egin behar zuela eta, gaztetxe barruan zeudenak kanporatu eta eraikina eraitsi zuen.

1977an Euskal Jai Berri pilotalekua eraiki zen Uharten[2].

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman teusk izeneko erreferentziarako
  2. Fundación Remonte-Euskal Jai[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa