Euskadiren Aldeko Libreak
Euskadiren Aldeko Libreak (EaL) Libres por Euskadi (LxE) | |
---|---|
Sorrera | 2018ko irailaren 21a |
Egoitza nagusia | Gasteiz |
Ideologia politikoa | zentrismoa, autonomismoa |
www.lxe.es |
Euskadiren Aldeko Libreak (EaL), gaztelaniaz Libres por Euskadi (LxE), 2018an sortutako alderdi politikoa da, bere jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen duena. Egoitza nagusia Gasteizen du, eta "dogmarik gabeko" alderdi gisa definitzen du bere burua, helburu gisa euskal gizartearen ongizatea izanik.[1][2] Lehen aldiz 2019ko udal eta foru hauteskundeetan aurkeztu zen, eta 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztuko da.[3]
Historia eta ideologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alderdia 2018ko irailaren 21ean erregistratu zen.[4] Gizarte zibileko pertsona ezberdinek osatutako alderdi gisa aurkezten dute euren burua. Ezkerreko zein eskumako jendeak eta jende abertzale zein ez-abertzaleak osaturik, ideologiak atzean utziz Euskadiko herritar guztien ongizatearen alde lan egiteko helburua dutela adierazten dute.[1]
2019ko udal eta foru hauteskundeetan Getxon, Gasteizen eta Arabako Batzar Nagusietara aurkeztu zen. Getxon zazpigarren indarra izan zen botoen %2,78 eskuratuz, baina Gasteizen eta Araban ez zen botoen %1a gainditzera iritsi.
Alderdiaren presidentea Rubien Gutierrez abokatu bilbotarra da, iraganean Alderdi Popularrean eta Herritarrak alderdian militatutakoa.[5] EaL-k 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartuko du, hiru herrialdeetan zerrendak aurkeztu ondoren.[6][3] Rubien Gutierrez presidentea izango da alderdiaren lehendakarigaia, Fernando Herrero Arabako zerrendaburua, eta Chema Herzog (PPko zinegotzi izandakoa) Gipuzkoako zerrendaburua.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Quiénes somos – LxE. (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Borra, Carlos C.. (2020). «17 partidos competirán en las urnas el 5-A» www.deia.eus (Deia) (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
- ↑ a b Urain, Jon O.. «Hamazazpi alderdi aurkeztu dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alderdi Politikoen Erregistroa» Espainiako Barne Ministerioa (Noiz kontsultatua: 2020).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rubén Gutiérrez (Presidente) – LxE. (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) LxE se presenta a las elecciones vascas como alternativa NO nacionalista y como acérrimo defensor del concierto económico vasco y del estatuto de Gernika – LxE. (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) LxE-EAL presenta su campaña y candidatos para las elecciones vascas 2020 – LxE. (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).[Betiko hautsitako esteka]