Edukira joan

Espazio Sakoneko Sarea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espazio Sakoneko Sarea
Datuak
Motanetwork of spacecraft communication facilities (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak, Espainia eta Australia
KudeatzaileaJet Propulsion Laboratory
Osatuta
Historia
Sorrera1963
webgune ofiziala

Espazio Sakoneko Sarea (ingelesez: Deep Space Network edo DSN) espazio-ontzien planetarteko misioen, irrati-astronomia behaketen eta Eguzki-sistema eta unibertsoa esploratzeko radarraren laguntzaile bezala lan egiten duten nazioarteko irrati antena sare bat da. Lurraren inguruko orbitetan egin beharreko misioetan ere laguntzen dute. DSNa Pasadenako NASAren Jet Propulsion Laboratory deritzonaren zati da.

Australiako hiriburu den Canberrakoa Espazio Sakoneko Sarea osatzen duen 70 metroko diametroa duen hiru antena parabolikoetako bat da. Antena hauetako bakoitza beste biekiko gutxi gora-behera Lurraren longitudearen heren batera kokatzen da. Canberrakoaz gain, beste bi daude: Bata Mojave basamortuan, Kaliforniako Goldstone herritik gertu, eta bestea, DSS-63a, Madrid Deep Space Communications Complexen, Robledo de Chavela udalerrian (Madrildik gertu). Honela, eta espazio arteko komunikazioen arduraduna izaki, gutxienez antenetako bat ontzietakoren batekin komunikatzeko prest izatea ziurtatzen da, eguzki-sistemarekiko duen posizioa kontutan hartu gabe.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]