Elena Paunero Ruiz
Elena Paunero Ruiz | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Elena Paunero Ruiz | ||
Jaiotza | Valladolid, 1906ko irailaren 21a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||
Heriotza | Madril, 2009ko martxoaren 9a (102 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Instituto San Isidro (en) Unibertsitate Zentrala | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | botanikaria, agrostologist (en) , eduki-editorea eta landare biltzailea | ||
Enplegatzailea(k) | Instituto-Escuela Instituto Cardenal Cisneros (en) 1929) Madrilgo Errege Lorategi Botanikoa Instituto San Isidro (en) (1929 - Lope de Vega Institutua (1959 - |
Elena Paunero Ruiz (Valladolid, 1906ko irailaren 21a - Madril, 2009ko martxoaren 9a) espainiar botanikari, agrostologo, museoko arduradun eta mikologoa izan zen.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elena Paunero Ruiz Valladoliden jaio zen. Madrilen hezi eta prestatu zen, eta batxilergoa San Isidro Bigarren Hezkuntzako Institutuan (IES San Isidro) egin zuen. Historia Naturaleko Espainiako Errege Elkartean sartu zen 1926an, 20 urte zituela. 1926an Natur Zientzien Fakultatean lizentziatu zen, bikain eta aparteko sariarekin, Frantzian ikasketa egonaldi batzuk egin ondoren.[2] Sari bereziarekin doktoratu zen Madrilgo Unibertsitatean, 1929an,[3] eta bertan idatzi zuen laboreen lizuna osatzen duten mikromizetoei buruzko tesia.[4][5]
Paunerok Erisifal onddoen esporak ernetzeari buruzko esperimentuak egin zituen, eta horien azterketaren ondorioz argitaratu zituen bere ikerketak Historia Naturaleko Errege Akademiaren Buletinean, 1927an.[6] Urte horretan, Madrilgo Errege Lorategi Botanikoko fitografia sailean sartu zen. Kontserbatzaile gisa, Espainiako gramineoak aztertzeari ekin zion. 1948an agrostologiako laborategia sortu zuen, eta bertako buru izatera iritsi zen. 1940tik aurrera, fitografia eta geografia botanikoari buruzko eskolak eman zituen Madrilgo Unibertsitatean, eta 1941etik 1949ra landare-ekologiari buruzkoak ere bai. 1962an, Ruiz Lorategi Botanikoko Herbario Saila zuzentzera pasa zen.[4][5]
Lorategi Botanikoan zuzendaria aldatu ondoren, Ruiz (aurreko zuzendariarekin oso lotuta zegoen eta bere "eskuineko eskutzat" hartzen zuten) gero eta deserosoago sentitu zen lorategian egindako aldaketekin. Horrek erretiro aurreratua hartzera bultzatu zuen.[5]
Madrilen ezkondu zen goi burgesiako Clemente Sanz Rubertekin. 1940an senarra hil zitzaionean, auto istripuz, bere dirutza oinordetzan jaso zuen, eta horri esker, ikerketa botanikoetan jardun ahal izan zuen.
Elena Paunero Ruiz Madrilen hil zen 2009ko martxoaren 9an, 103 urte zituela.[5]
Argitalpen batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- elena paunero Ruiz. Las especies del género ''Trisetaria'' Forsk. Anales del Jardín Botánico de Madrid.[7]
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- elena paunero Ruiz. 1957. Las andropogoneas españolas
- -------------------------. 1956. Las aveneas españolas
- -------------------------. 1953. Las agrostideas españolas
Ohoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Asteraceae) Centaurea pauneroi Talavera & J.Muñoz.[8]
- (Poaceae) Hainardiopholis × pauneroi Castrov.[10]
- (Poaceae) Koeleria pauneroi Ujhelyi.[11]
- (Poaceae) Schedonorus pauneroi (Cebolla, López Rodr. & Rivas Ponce) H.Scholz.[12]
- (Poaceae) Stipa pauneroana (Martinovský) M.Vazquez& Devesa.[13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2023-09-21). «Elena Paunero Ruiz, botánica» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Deporte, Ministerio de Cultura y. (2003). ««Apertura del curso»» prensahistorica.mcu.es (Biblioteca Virtual de Prensa Histórica) (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).
- ↑ «Solemne apertura del curso». 02/10/1930. p. 4..
- ↑ a b Valdés, B.. (2009). «Dra. Elena Paunero Ruiz». Anales del Jardín Botánico de Madrid 66 (1): 133-136..
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2023-09-20). «Elena Paunero Ruiz, destacable botánica española en tiempos difíciles» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).
- ↑ Elena, Paunero. (1929). Expediente JAE/111-136. p. 2.. .
- ↑ Paunero Ruiz, Elena. (1950). «Las especies españolas del género "Trisetaria" Forsk» Anales del Jardín Botánico de Madrid 9 (1): 503–582. ISSN 0211-1322. (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).
- ↑ Lagascalia 12(2): 250 1984 (IK). .
- ↑ Candollea 58(1): 195 2003. .
- ↑ Anales Jard. Bot. Madrid 36: 238. 1980 [1979 publ. 1980] (IK). .
- ↑ Ann. Hist.-Nat. Mus. Natl. Hung. 55: 193 1963 (IK). .
- ↑ Willdenowia 35(2): 243 2005. .
- ↑ Acta Bot. Malac. 21: 143 1996 (IK). .
- «Elena Paunero Ruiz» Landareen Izenen Nazioarteko Indizea (IPNI). Kew Errege Lorategi Botanikoa, Harvard Unibertsitateko Herbarioa eta Australiako Herbario nazionala (ed.).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Elena Paunero Ruiz |